IDarte, La escuela Publica de diseño de Euskadi

Zer nolako ordenagailua behar dut Diseinua ikasteko?

“Zein ordenagailu behar dut Diseinu grafikoa, Barnealdeen Diseinua, Animazioa, Ilustrazioa edo Argazkigintza ikasteko?”, hori da edozein ikaslek egiten duen galderarik ohikoena. Erantzuna hainbat faktoreren araberakoa izango da: erabili beharreko softwarea, ordenagailuaren amortizazioa eta eskuragarri dagoen aurrekontua.

Sormen-lanbideak (diseinu grafikoa, barnealdeen diseinua, animazioa, ilustrazioa, argazkigintza) berrikuntzaren abangoardian daude, eta, beraz, aurrerapen teknologikoen punta-puntan.

Horregatik, garrantzitsua da sorkuntzarako sektore profesionalean, presentzia handiena duten tresna teknologikoen erabileran prestatzea eta etorkizunerako aurrerapenei aurrea hartzen saiatzea.

Ildo horretan, sormen-lanbideetan erabiltzen den softwareak etengabeko eguneratzeak jasotzen ditu, gero eta ekipo indartsuagoak behar dituelarik.

Hori dela eta, kontuan izan behar duzu ekipo informatikoak “zaharkituta” geratzen direla 3-7 urteko epean, gutxi gorabehera.

Ekipoa erostea inbertsiotzat hartu behar duzu, eta potentziaren eta kostuaren arteko oreka lortzen saiatu. Diseinua ikasteko ekipo baten prezioa 800 €-2500 €-koa izan daiteke.

Tresna digitalak 2 taldetan bana ditzakegu: softwarea (programa informatikoak) eta hardwarea (ordenagailua eta ekipamendua).

Jarraian, egin beharreko ikasketa motei dagokienez ekipoa aukeratzen laguntzeko gomendio batzuk zerrendatu ditugu. Kontuan izan programa horiek ikasketen zehar erabiliko direla (4 urte edo 2 urte), agian itxaron dezakezu ekipo-inbertsioa egin aurretik eta dagoeneko duzun ordenagailu bat baliatu funtzionatzen dizun bitartean.

Diseinu Graduak

Barne Diseinuko Gradua

Hardwarea
  • Ordenagailu mota: Eramangarria
  • Sistema eragilea: Windows 11 (23H2 edo berriagoa); macOS 15 Sequoia / macOS 26 Tahoe onartua da AutoCAD eta SketchUp erabiltzeko
  • Prozesadorea: Intel Core i5 12.–14. belaunaldikoa edo AMD Ryzen 5 7000 seriea (Intel Core i7/i9 edo Core Ultra 7/9, edo AMD Ryzen 7/9 gomendatua)
  • RAM: 16 GB (32 GB gomendatzen da, VRay/errendatze- lanetarako)
  • T. Grafikoa: 8 GB VRAM dedikatua, RTX seriekoa (12–16 GB gomendatzen da)
  • Disko gogorra: 512 GB NVMe SSD (1 TB SSD gomendatua). HDDrik ez
Softwarea

Diseinu Grafikoko Gradua

Hardwarea
  • Ordenagailu mota: Eramangarria
  • Sistema eragilea: Windows 11 (23H2 edo berriagoa) edo macOS 15 Sequoia / macOS 26 Tahoe edo berriagoa
  • Prozesadorea: Intel Core i5 12.–14. belaunaldikoa edo AMD Ryzen 5 7000 seriea (Intel Core i7/i9 edo Core Ultra 7/9, edo AMD Ryzen 7/9 gomendatua)
  • RAM: 16 GB (32 GB gomendatzen da)
  • T. Grafikoa: 6 GB VRAM dedikatua gutxienez (10–12 GB
  • gomendatzen da, After Effects/Cinema 4D-rako)
  • Disko gogorra: 512 GB SSD (1 TB SSD gomendatua). HDDrik ez

Softwarea
  • Adobe CC Aplikazioak
    • · Photoshop
    • · Illustrator
    • · InDesign
    • · Premiere Pro
    • · After Effects
    • · Bridge
  • · Figma
  • · Blender

Oharra: “Gomendatua” eremuko baliabideek lan-fluxu erosoagoa bermatzen dute (errendatzea, animazioa, fitxategi astunak); “Gutxieneko” zutabeak ikasturtea hastea ahalbidetzen du gaur egungo softwarearekin. Datuak fabrikatzaileen (Adobe, Chaos/V-Ray, Autodesk, Maxon, Enscape) 2026ko sistema-eskakizunetan oinarrituta daude.

Goi Mailako Hezkuntza Zikloak

Animazioa

Hardwarea
  • Ordenagailu mota: Eramangarria
  • Sistema eragilea: Windows 11 (23H2 edo berriagoa) edo macOS 15 Sequoia / macOS 26 Tahoe edo berriagoa
  • Prozesadorea: Intel Core i5 12.–14.
  • belaunaldikoa edo AMD Ryzen 5 7000 seriea (Intel Core i7/i9 edo Core Ultra 7/9, edo AMD Ryzen 7/9 8000–9000 seriea, gomendatua)
  • RAM: 16 GB (32 GB gomendatzen dira)
  • T. Grafikoa: 6 GB VRAM dedikatua
  • gutxienez (12 GB gomendatzen da,
  • errendatze-lanetarako)
  • Disko Gogorra: 512 GB SSD (1 TB NVMe SSD gomendatua). HDDrik ez
  • Tableta digitalizatzailea: Gomendagarria, batez ere 2D animaziorako
Software
  • Adobe CC Aplikazioak
    • · Photoshop
    • · Illustrator
    • · Animate
    • · Premiere Pro
    • · Bridge
  • · DaVinci Resolve (19/20 bertsioa)
  • · Blender (4.5 LTS edo berriagoa)

Argazkilaritza

Hardwarea
  • Ordenagailu mota: Eramangarria
  • Sistema eragilea: Windows 11 (23H2 edo berriagoa) edo macOS 15 Sequoia / macOS 26 Tahoe edo berriagoa
  • Prozesadorea: Intel Core i5 12.–14.
  • belaunaldikoa edo AMD Ryzen 5 7000 seriea (Intel Core i7/i9 edo Core Ultra 7/9, edo AMD Ryzen 7/9 gomendatua)
  • RAM: 16 GB (32 GB gomendatzen da)
  • T. Grafikoa: 6 GB VRAM dedikatua
  • gutxienez (8-12 GB gomendatzen da)
  • Disko Gogorra: 512 GB SSD (1 TB NVMe SSD gomendatua). HDDrik ez
  • Kanpoko Disko Gogorra: 2 TB SSD, babeskopientzat gomendatua
Argazkigintzarako Ekipamendua
  • Kamera: Reflex edo Mirrorless, Diafragma, obturazio-abiadura eta ISOa eskuz parametrizatzeko aukera, flash-zapata unibertsala, RAW fitxategiak sortzeko gai.
  • Memoria Txartela: SD 16GB. CLASE10, 170MB/s (32GB gomendatzen da)
  • Beste batzuk: Tripodea komenigarria da.
Software
  • Adobe CC Aplikazioak
    • · Photoshop
    • · Lightroom (Classic)
    • · InDesign
    • · Bridge
    • · Premiere Pro
  • · Capture One (aukerakoa, RAW
    prozesaketa profesionalerako)

Ilustrazioa

Hardwarea
  • Ordenagailu mota: Eramangarria
  • Sistema eragilea: Windows 11 (23H2 edo berriagoa) edo macOS 15 Sequoia / macOS 26 Tahoe edo berriagoa
  • Prozesadorea: Intel Core i5 12.–14.
  • belaunaldikoa edo AMD Ryzen 5 7000 seriea (Intel Core i7/i9 edo Core Ultra 7/9, edo AMD Ryzen 7/9 gomendatua)
  • RAM: 16 GB (32 GB gomendatzen da)
  • T. Grafikoa: 6 GB VRAM dedikatua
  • gutxienez (8 GB gomendatzen da)
  • Disko Gogorra: 512 GB SSD (1 TB NVMe SSD gomendatua). HDDrik ez
  • Tableta digitalizatzailea: Gomendagarria (marrazteko pantaila edo Wacom motakoa)
Software
  • Adobe CC Aplikazioak
    • · Photoshop
    • · Illustrator
    • · InDesing
    • · Bridge
  • · Procreate (aukerakoa, tableta/iPad erabiliz gero)

Oharra: “Gomendatua” eremuko baliabideek lan-fluxu erosoagoa bermatzen dute (errendatzea, bideo-edizioa, fitxategi astunak); “Gutxieneko” zutabeak ikasturtea hastea ahalbidetzen du gaur egungo softwarearekin. Datuak fabrikatzaileen (Adobe, Blackmagic Design, Blender Foundation) 2026ko sistema-eskakizunetan oinarrituta daude.

IDarte logo
Pribatasun laburpena

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun gure taldeari ulertzen lagundu.