Sprint Errónea plan estratégikoa

Sprint Erronka: ikasleen energiaz eta sormenaz IDarte berria eraikitzen hasi gara

Berriak, Berriak EU-n argitaratua

Amaitu dugu Sprint Erronka, eta berriro erakutsi du gure ikasleen energia eta sormena mugagabeak direla. Ikasleen inplikazioa eredugarria izan da: talde lana, giro aparta eta baikortasuna nagusi izan dira egun hauetan.

Erronkaren funtsa ez da bakarrik diziplinarteko elkarlanean eta design thinking metodologiaren aplikazioan egon. Aurten, batez ere, IDarte hastera doan estrategia prozesuari aurpegia jartzea izan da helburua: haren irudia, claima eta komunikaziorako txokoa definituz, alegia. Horregatik, Sprint Erronka hau abiapuntutzat har daiteke ametsetako IDarte hori eraikitzeko bidean.

Ikasleek transdisziplinaritatearen indarra baliatu dute erronka honi heltzeko: ikuspegi eta gaitasun ezberdinak uztartuz, ideiak elkarrekin landuz eta emaitza berritzaileak eskainiz. Erritmo bizia izan dugu, baina giro ona eta bibra positiboak nagusi izan dira, sasoia eta ilusioa lagun.

Gainera, bidean hobetzeko apunteak jaso ditugu, eta ikasle zein irakasleen kezkak entzuteko aukera izan dugu. Horri esker, datorren urteko esperientzia are aberasgarriagoa izango da. Sprint Erronka honek gogorarazten digu ikaskuntza ez dela soilik eduki akademikoetan geratzen: talde lana, komunikazioa eta sormen kolektiboa dira gure benetako indarguneak.

Sprint Erronka 2025: ametsetako IDarte Eskola

Eskerrik asko bihotzez antolakuntza lanetan aritu diren irakasle eta IDarteko langile guztiei, eta, nola ez, ikasleei: zuen ilusio eta indarrari esker, abiapuntua jarri dugu elkarrekin amesten dugun IDarte berri horri.

IDarte logo
Pribatasun laburpena

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun gure taldeari ulertzen lagundu.