Libro_manual_enseñanza_proyecto_eneko_besa

«Proiektuen irakaskuntzarako gidaliburua» Eneko Besa, gure irakaslea, publikatutako liburu berria

Berriak, Ikerkuntza eta transferentzia-n argitaratua

Barne Diseinuko gure irakaslea den Eneko Besa argitaratutako liburua, hemen bere sinopsia:

Liburu honen edukia ikastaro jakin baterako diseinatua dagoen arren (Barne-diseinuko Proiektuak, IDarte-n), esperientzia hau hainbat diziplina eta testuinguru pedagogikotara zabaldu daiteke; idazleak garatutako testuak eta dokumentuak ere bai. Liburu honek honako kontu hauek biltzen ditu: ariketen enuntziatuak, ariketa bakoitzaren xedea eta helburua, bilakaera eta prozesua, ebaluazio-irizpideak eta konpetentzia pedagogikoak. Testuak ariketa bakoitzaren oinarri diren dokumentu teorikoei buruzko azalpen bat ere jasotzen du. Horrela, Proiektuak ikasgaiaren barruan, hein handi batean ahoz transmititu den esparrua irisgarri bihurtu eta sistematizatu nahi du liburu honek. Bitxia bada ere, ikasgai honen edukia ezkutatuta egon da, askotan eskuraezin ere, justifikaziorik gabeko misterio baten atzean. Aldiz, liburu hau eduki hori garden bihurtzen saiatu da.Horregatik, liburua ez da irakasleentzat bakarrik, baizik eta proiektatzen ikasi nahi duen edozeinentzat. Hori dela eta, liburu honek Gidaliburu izena hartu du, ez baita ariketen bilduma soila. Izan ere, ikasleei osorik entregatu zaien garapena dokumentu akademiko arrunt bat baino sakonagoa da. Bertan, oinarrizko erreferentzia metodologikoa une oro azaltzen baita.

Hemen aurreko lanak.