GMIA Diseinuan: Sarbide Probaren Egitura
1- IDATZIZKO ARIKETA ( A + B )
A ZATIA
- Diseinuari edo/eta arteari buruzko idazki labur batzuk emando dira, izangaiek haiei buruzko iruzkin laburrak egin ditzaten
B ZATIA
- Gai bat edo batzuk emango dira arlo hauekin harremandutak: ikusentzutezko kultura, kultura kontsumoa, hezkuntza eta/edo diseinua. Izangaiek 10 bat lerrotan iriuzkin eta argudiatu beharko dituzte.
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
- Maila narratibo-deskribatzailea (%40)
- Kontezptualizatzeko, argudiatzeko eta laburtzeko gaitasuna (%40)
- Idazmena (%20)
2- ESPAZIO IKUSKERA ETA ERAIKUNTZA ( A + B )
A ZATIA
- Test erako proba, espazio eraikuntzari, garapenei, hedapenei, bolumetriei eta ikuspegiei buruzkoa.
B ZATIA
- Marrazketa teknikoko proba bat.
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
- Espazio ikuskera (%40)
- Definizioaren ulermena eta eraikuntza formala (%40)
- Aurkezpena, ordena, garbitasuna eta errotulazioa (%20)
3- ERREPRESENTAZIOA
- Objektu eta bolumen jakin batzuk emanda, hautagaiek konposizio espazial bat sortuko dute. Helburua da jatorrizko konposizioa ezagutzen ez duen norbait gai izatea errepresentaziotik abiatuta hura birsortzea.
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
- Objektuen konposizioa, ordena, egitura eta kokapena (%30)
- Espazio ikuskera eta formaren ulermena (%30)
- Aukeratutako errepresentazio deskribatzailearen koherentzia (%20)
- Aurkezpena eta garbitasuna (%20)
4- ERRONKA SORTZAILE SUBJEKTIBOA
- Emandako material batetik abiatuta (testua, bideoa, musika), elementu batzuk eduki beharko dituen sormen-erronka bat proposatzen da. Elementu horiek ere eman egingo dira.
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
- Sormena, kontzeptualizatzeko gaitasuna, konposizio sintetiko eta koherenteen barruan sartuta dauden esanahiak sortzeko gaitasun sinbolikoa (%40)
- Ikusizko informazioaren konposizioa, orden eta hierarkia (%40)
- Egikera eta akaberak (%20)
Arte Plastikoetako Eta Diseinuko GMHZ-ak LOE: Sarbide Probaren Egitura
Proba bakarra dago familia hauentzako: Komunikazio Grafiko eta Ikusentzutezkoa, Arte Bitxigintza eta Barne Diseinua
- ANIMAZIOA
- ARGAZKILARITZA
- ILUSTRAZIOA
- BITXIGINTZA
- PUBLIZITATE GRAFIKA
- PROIEKTU ETA OBRA ZUZENDARITZA
1- GAI BATEN PROPOSAMENA
Gai bat emango da: hitz bat, nanoipuin bat edo konposaketarako iradokitzailea den testu bat.
2- LAN GARAIA. TEKNIKA AUKERA LIBREA
- Eskuzko teknika: marrazkia teknika lehor edo hezeekin edo/eta collage-a.
- Teknika digitala: irudi eta/edo collage digitala
- Argazki-rallya: inguruan argazkiak egitea 2 orduz
NORBERAK EKARRI BEHARREKO MATERIALA ERABILIKO DEN TEKNIKAREN ARABERA
- Eskuzko teknika: teknika lehor eta hezeetarako materialak, artaziak, barra-kola eta kuterra.
- Teknika digitala: marrazteko gailuak eta softwarea
- Argazki rallya: argazkiak ateratzen dituen gailu bat (argazki kamera, mugikorra, tableta…), ordenagailu eramangarri bat gero argazkiak ikusteko eta/edo editatzeko eta behar diren konexio kable guztiak.
EMANDAKO MATERIALA
- Papera
- Collage-a egiteko material grafikoa
3- ENTREGATU BEHARREKO MATERIALA AUKERATZEA ETA AKABERA
Azken proposamenak aukeratu eta landu, 1etik 6ra aukeratutako teknikaren arabera
ENTREGA EUSKARRIAK
- Eskuzko teknikak: emandako formatuko papera
- Teknika digitalak: argazki rallya, JPEG
- Irudi digitalak, PDF
- Bozetuak entregatuko dira, dokumentazio gehigarri gisa
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
- Narratzeko gaitasuna, storytelling-a (3 puntu)
- Sormena eta autonomia (3 puntu)
- Egikera eta akabera (puntu bat)
4- DESKRIBAPEN ETA JUSTIFIKAZIO TESTUA
Proposamena aukeraketa, garapena eta justifikazioa deskribatuko eta argudiatuko da 10 lerrotan
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
- Maila narratibo-deskribatzailea (puntu bat)
- Argudiatzeko gaitasuna (puntu bat)
- Laburtzeko gaitasuna (puntu bat)