IDarte 4D

Outgoing ikasleak

STUDENT´S MOBILITY FOR STUDIES: SMS

INFORMAZIOA OROKORRA

Baldintzak

  • Eskabidea egiten den unean, Diseinu Grafikoko edo Barnealdeen Diseinuko espezialitateetako lehenengo, bigarren edo hirugarren mailan matrikulatuta egotea.
  • Hizkuntzak jakitea ezinbesteko baldintza izango da helmuga batzuetarako.
  • Grazia-deialdian edo pendiente ikasgairik ez izatea eognaldia egiteko unean.
  • Ikastetxeak bekak kudeatzen ditu eta mugikortasuna egiteko beharrezkoa den dokumentazioaren tramitazio administratiboa, ostatua bilatzea ikasleen zeregina izango da.

Iraupena

  • IDarteko erasmus programak diseinuko ikasleen mugikortasuna ahalbidetzen du: lauhilabete baterako edota urte osoko mugikortasuna egin daiteke, bigarren, hirugarren eta/edo laugarren mailan, gure ikastetxeak erakunde arteko akordio bat sinatuta duen goi-mailako hezkuntzako beste erakunde batean (ikusi herrialdeak)
    • Hiruhilabete bateko mugikortasuna: 30 ECTS kreditu → iraupena: 4/5 hilabete gutxi gorabehera.
    • Urte osoko mugikortasuna: 60 ECTS kreditu→ iraupena: 9 hilabete inguru. 

Laguntza ekonomikoak 

SEPIEtik datorren finantzaketa (gehienez, 7 hilabete), helmugako herrialdearen taldearen arabera:
  • 1. taldea: Danimarka, Finlandia, Islandia, Luxenburgo, Irlanda, Liechtenstein, Norvegia eta Suedia → 310 € / hilean.
  • 2. taldea: Alemania, Austria, Belgika, Zipre, Frantzia, Grezia, Holanda, Italia eta Portugal → 260 €/ hilean.
  • 3. taldea: Mazedonia, Bulgaria, Kroazia, Eslovenia, Eslovakia, Estonia, Hungaria, Letonia, Lituania, Malta, Polonia, Txekiar Errepublika, Errumania, Turkia → 210 €/ hilean.

*Eskabidea egiten den ikasturtean ikasketa-beka lortu duten ikasleek 250 euro gehiagoko laguntza gehigarria jasoko dute hilean (herrialde bakoitzeko arestian aipatutako hileko zenbatekoa gehituta)..

Eusko Jaurlaritzaren finantzaketa osagarria:

  • SEPIEren beka hileko 330 euro arte osatzen da (gehienez).

Interesagarri diren estekak

HERRIALDEAK

  • Italia:
    • Napoli: Accademia di belle arti di Napoli (DG-BD)
    • Brescia: Accademia di belle arti di Brescia-LABA (DG-BD)
    • Catania: Accademia di belle Arti di Catania (DG-BD)
  • Portugal:
    • Matosinhos: Escola superior de Artes e Design Matosinhos (ESAD) → (DG-BD)
    • Porto: Escola superior artística do Porto (ESAP) → (DG)
    • Lisboa: ISEC: Instituto de Educaçao e Ciencias → (DG)
  • Turkia:
    • Antalya: Akdeniz University Antalya → (DG-BD)
  • Frantzia: 
    • Bordeaux: Ecole d’enseignement superior d’Art de Bordeaux → (DG)
  • Lituania:
    • Vilnius: Vilnius Academy of Arts → (DG-BD)
  • Polonia:
    • Byalistok: Byalistok university of technology → (BD)
    • Gdansk: Academy of fine arts of Gdansk → (DG-BD) 
  • Alemania:
    • Kiel: Muthesius University of Fine Arts → (DG-BD) 

*DG → Diseinu Grafikoa *BD → Barne Diseinua

ESKAERA

Deialdia

  • Urtarrila: Lehendabiziko informazio-bilera 
  • Urtarrila: Beka eskaera: urtarrilaren 31a arte
  • Otsaila – Martxoa: Ebazpena eta onartuen zerrenda
  • Apirila: informazio-bilera eta izapideen hasiera
  • Maiatza/Ekaina: eskaerak helburuetara bidaltzea
  • Iraila: Egonaldiaren agiriak prestatzea

Baremazioa

  • %70 → Espediente akademikoa
  • %20 → Hizkuntzak jakitea (2 puntu: C1/1 puntu: B2/0,5 puntu: B1)
  • %10 → % 33tik gorako desgaitasuna aitortua izatea.

Beharrezko dokumentazioa

  • Eskaera formularioa (pdf betegarria)
  • Europass CV
  • Hizkuntza-tituluak.

STUDENT´S MOBILITY FOR TRAINEE: SMT

INFORMAZIOA OROKORRA

Egoera hauetako batean dauden ikasleei zuzenduta dago:

  • Diseinu Grafikoko edo Barne Diseinuko espezialitateetako hirugarren edo laugarren mailako ikasleak, eskabidea egiteko unean.
  • Goi-mailako heziketa-zikloetako lehen edo bigarren urteko ikasleak, eskabidea egiteko orduan: animazioa, argazkigintza edo ilustrazioa.
  • IDarteko ikasketak amaituta izatea eta ondorengo lehen urtean egotea: praktikak titulatu berrientzat.

Iraupena

  • Zikloen mugikortasuna: ilustrazioa, argazkigintza eta animazioa: 2 hilabete eta 8 ECTS
  • Diseinu-mugikortasuna: grafikoa eta barnekoa: 3 hilabete eta 18 ECTS
  • Titulatu berrien mugikortasuna: gutxienez 2 hilabete – Gehienez 12 guztira (* erasmus)

Laguntza ekonomikoak 

SEPIEtik datorren finantzaketa (2/3 hilabete), helmugako herrialdearen taldearen araberakoa da:
  • 1. taldea: Danimarka, Finlandia, Islandia, Luxenburgo, Irlanda, Liechtenstein, Norvegia, Erresuma Batua eta Suedia → 310 €hilean.
  • 2. taldea: Alemania, Austria, Belgika, Zipre, Frantzia, Grezia, Holanda, Italia eta Portugal → 260 €/ hilean.
  • 3. taldea: taldea: Mazedonia, Bulgaria, Kroazia, Eslovenia, Eslovakia, Estonia, Hungaria, Letonia, Lituania, Malta, Polonia, Txekiar Errepublika, Errumania, Turkia → 210 €/ hilean.

* Praktiketako ikasle guztiek 150 €-ko laguntza gehigarria jasotzen dute hilean, herrialdeko taldeari gehituta.

** Eskabidea egin den ikasturtean ikasketa-beka lortu duten ikasleek 250 euro gehiagoko laguntza gehigarria izango dute hilean (herrialde bakoitzeko arestian aipatutako hileko zenbatekoari gehituta) (aurrekoarekin bateraezina).

Eusko Jaurlaritzaren finantzaketa osagarria:
  • SEPIEren beka hileko 330 eurorekin osatzen da (gehienez).

Interesagarri diren estekak

ESN: Erasmus Student Network

Erasmus+ Ikasle Ohien elkartea 

www.sepie.es

mapability

https://erasmusintern.org/  (erasmus praktiken portala)

OLS hizkuntza plataforma

HERRIALDEAK

  • Programako herrialdeak:
  • EBko herrialde kide
  • Islandia
  • Liechtenstein
  • Norvegia
  • Mazedonia
  • Turkia

ESKAERA

Deialdia

  • Urtarrila: lehen bilera informatiboa.
  • Urtarrila: beka eskaera, urtarrilaren 31ra arte entregatu beharreko agiria.
  • Martxoa: ebazpena eta onartuen zerrenda.
  • Apirila: informazio-bilerak eta izapideen hasiera.

Baremazioa

  • %50 → Espediente akademikoa.
  • %20 → Hizkuntzak jakitea (2 puntu: C1/1 puntu: B2/0,5 puntu: B1).
  • %10 → % 33tik gorako desgaitasuna aitortua izatea.
  • %20 → Enpresaren onarpena izatea.

Eskaera

  • Eskaera formularioa (pdf betegarria)
  • Europass CV
  • Hizkuntza-tituluak

Add a new location