Eguzki panel fotovoltaiko berriak IDarte-n
2025-26 ikasturteko azken lauhilekoaren berrikuntzetako bat IDarteren estalkian kontsumorako eguzki panel fotovoltaikoak instalatzea izan da. Instalazioak 46,2 kWp potentzia du, eta Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko (Next Generation EU) autokontsumoari eta energia iturri berriztagarriekin biltegiratzeari lotutako pizgarrien programaren barruan kokatzen da.
Neurri hori IDartek energia-kontsumoa murrizteko dagoeneko hartu dituen beste neurri batzuei gehitzen zaie.


Proiektuaren fitxa

