IDarte, La escuela Publica de diseño de Euskadi

Lan esperientzia daukat ikasi nahi dudan eremuan

Gutxienez urtebeteko lan-esperientzia izatea, eskuratu nahi den Erdi-Mailako edo Goi-Mailako Heziketa Zikloko lanbide-gaitasunekin zuzenean lotuta.

SARRERA PROBATIK SALBUESTEKO ESKA DEZAKEZU

Sarbide proban izena eman behar duzu eta, prozesu horretan bertan, lan esperientziagatiko salbuespena eskatu behar duzu.

Agiri hauek aurkeztu behar dira:

  • Langile soldatadunek:
  • 1. Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren, Itsasoko Gizarte Institutuaren edo afiliatutako mutualitatearen ziurtagiria. Ziurtagiri horretan datu hauek zehaztu behar dira: enpresaren izena, lan-kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazioa-aldia.
  • 2. Lan-kontratua edo lan egin duen enpresaren ziurtagiria. Ziurtagiri horretan, datu hauek agertu beharko dira: kontratuaren iraupena, egindako jarduera eta jarduera hori egiten emandako denbora.

  • Langile autonomoek edo norberaren konturako langileek:
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren edo Itsasoko Gizarte Institutuaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzan dagokion erregimen berezian alta egindako aldiena. Horrez gain, garatutako jardueraren deskribapena eta jarduera hori egin duen denbora-tartea.

  • Borondatezko langileek edo bekadunek:
  • Laguntza eman dioten erakundearen ziurtagiria. Bertan, hauek jasoko dira zehazki: zer jarduerak eta funtzio egin dituzten, zer urtetan egin dituzten eta guztira zenbat ordu eskaini dituzten.
IDarte logo
Pribatasun laburpena

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun gure taldeari ulertzen lagundu.