Datorren Ekainean Bilbon ospatuko da 2025eko iF Design Student Award ekitaldia Guggenheim Museoan. EIDE eta iF Design-ek antolatua, ekitaldiak 20 herrialde ezberdinetako 300 ikasle batuko ditu Bilbon sari banaketa egiten den bitartean. Hortaz gain hainbat hitzaldi eta tailer egongo dira egun horietan zehar.
Urtero 10.000 ikasle inguru aurkezten dira lehiaketa honetara proiektu ezberdinekin, eta proposamen guztien ardatz nagusia Garapen Jasangarrirako Helburuak dira. Gainera, aurten, IDarteko gure irakasle de Iker Etxaburu sari hauetako epaimahai kide izango da.
iF sarietan parte hartzeko oinarriak azaltzen dituen estekak hemen aurki ditzakezue:
- · Nork har dezake parte?
- Edozein ikasle edo graduatu berri.
- · Zer entregatu behar dut?
- Proiektua aurkezten duen orrialde bakarreko poster bat A1 neurrikoa (Adi! begiratu eskakizunak gure profilean).
- · Nolako proiektua izan behar da?
- GIHekin eta diseinuarekin lotutako proiektua izan behar da.
Zeren zain zaude parte hartzeko? Otsailaren 5ean bukatzen da proposamenak aurkezteko epea!


