Aurreko astean Open Studio jarduera garatzeko aukera izan genuen DIGA eta EIDErekin batera. Bertan, Diseinu Grafikoko Graduko 2. eta 3. mailako ikasleek ibilbide bat egin ahal izan zuten eta Gasteizen ezarrita dauden diseinuko lau estudio bisitatu ahal izan zituzten. Astearte goizean Labox publitate agentzia, Habemus diseinu estudioa, Momic komunikazio agentzia eta Masbarro zeramika tailerra eta diseinu estudioa bisitatu genituen. Jarduera honen helburua ikasleak enpresa potentzialetara hurbiltzea zen, etorkizunean enpresa horietan beren karrera profesionala garatu ahal izango bait dute eta diseinatzaile grafiko baten egunerokotasunarekin ohitu daitezen.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun gure taldeari ulertzen lagundu.