IDarte Fest edizio honetan hizlari ezagunak izan ditugu: Iñigo Segurola paisajista, ZÜR studio arkitektura estudioa, Arkialbura biokonstrukzioa edo DECA interiorismo estudioa, Javi Royo eta Mikel Valverde ilustratzaileak, IAn aditua den Carlos Santana diseinatzailea, Marisa Gallén, Diseinuko Sari Nazionala edo Zomorro Studioko Ibai Aizpurua bideojoko garatzailea. Raul Montero, Roberto Martinez de Alegria, Maitane Campos eta Aitor Herreroren hitzaldiez ere gozatu ahal izan genuen.
Game Academy Unityk bideojokoak sortzeko tailerra garatu zuten eta serigrafia, grafitti, txapa edo handpokekoak ere antolatu ziren, baita ikasleek beren lana ezagutzera eman ahal izan duten arte-merkatua ere.
Dendarabako Vital Fundazioaren aretoan, Monica Cantoren hitzaldiak ikusi ahal izan genituen, baita Carlos Canovas diseinatzaile eta ikasle-ohia eta Move Branding diseinu estudioak ere bere lan garrantzitsuenak aurkeztu zizkigun.
Hiriaren erdigunean, Foru plazan eta Eskolaren kanpoaldean LA PUCK izan dugu, munduko zinemarik txikiena, gasteiztarren gozamenerako animaziozko azken filmen programa aurkeztu ziguna.
Gainera, Gasteizko Foruen Plazako Vital Fundazioaren aretoan erakusketa bat antolatu dugu, otsailaren 19rarte egongo dena. Bertan, IDarte espezialitateetako lanen aukeraketa bat egongo da eta hainbat sari eta lehiaketatan (hala nola, Ikusizko Sariak, Selected Sariak, Proiektu Integratuaren Saria edo Gazte Klik Klak) hautatutako edo saritutako proiektuak jasoko dira, bai eta ikasgelan egindako beste batzuk ere, hala nola packaging inklusibokoak, “Ekin bideari” animazioa edo publizitate-irudiaren erakusleihoetarako maketak.