Ioki

Hirigintzaren interbentzioa « ioki »

IDarte BBDW-n-n argitaratua

IDarte BARNE DISEINUKO 3. ETA 4. MAILAK

Diseinuko eta Arte Ederretako ikasleei zuzendua.

Hirigintzaren interbentzioa

IOKI · Barne Diseinua

Erronka bat planteatu zitzaigun Gasteizko IDarte Arte eta Goi mailako Diseinu eskolako Barne Diseinuko ikasleoi, Bilbao Bizkaia Design Week 2021-aren baitan. Erronka horren eta proiektuaren lekuko izango da Bilboko San Pio X.aren plazako tunela.

Emaitza gisa, astebeterako planteatutako esku-hartzearen bultzatzaileak Eire Vila, Nerea Sanz, Amaia Pidal, Andrea del Hoyo eta Jakue Arruabarrena gara. Proiektu honen Diseinu Grafikoaren arduradunak izan dira Asier Rodriguez eta Iraia Mendez.

Zer sentitzen du emakume gazte batek tunel batetik igarotzean? Eta emakume heldu batek? Zer sortarazten dio gizon bati lur azpiko pasabide bat zeharkatzeak?

Galdera horien erantzunak anitzak izan zitezkeen, baina ez da horrela. Tuneletik pasatzen den edonork nabaritzen du haren izaera; desatsegina, iluna, beldurgarria, irisgarritasun baldintzak betetzen ez dituena, etab.

Kolektibo askok hiriguneetako puntu beltz hauetan bizi dutena sentitzera behartu nahi ditugu tuneleko erabiltzaile guztiak astebetez.

Esperientzia hori biziarazteko, oztopoak izango diren gomak gehitu ditugu tunelean, honela, erabiltzaileak tunela modu deserosoago batean igarotzera behartuko ditugu.

Gomaren propietate fisikoek materialaren eta erabiltzaileen arteko elkar-eraginak ahalbidetzen ditu, hartu eta eman, eman eta hartu. Esperientzian parte hartzen ari denak gomak tenkatzen dituen bakoitzean gomaren erantzun bat ere jasoko du, elkarrekintza bat beharrezkoa izango da beraz.

IOKI umeentzako jolas tradizional baten izena da, goma elastikoen gainean jauzi erritmikoak egitean datzana. “Jolas” baten gisara aurkeztu nahi diogu publikoari, eta horretatik haratago, hausnarketarako espazio bat ireki nahi diogu. Erabiltzaileen bizitzak, nahiak, eta beharrak erdigunean jartzeko aldarrikapen bat egin nahi dugu. Bizitzak, nahiak, eta beharrak erdigunera.

#IOKI, hausnarketarako plaza izan dadila.

Eskerrak

BD3B-ko Ikasleak

  • Amaia Subinas
  • Amaiur Saez De Eguilaz
  • Josune Santiago
  • Naia Campesino
  • Maialen Muñoa
  • Clara Gibaja
  • Naiara Armentia
  • Katalin Ortiz

BD4B-ko Ikasleak

  • Yeray Márquez
  • Sarai Iturriotz
  • Eider Makazaga
  • Oihane Urreta
  • Julene Arburua

Eskerrik asko baita ere proiektua aurrera eramaten lagundu diguten IDarteko irakasleei eta zuzendaritzako kideei.

Babesleak

Maderas Finsa
Maderas Urkia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude