FAQ – Ohiko galderak

Arte Irakaskuntzetako goi ikasketetara sartzeko, hautaproba edo proba espezifiko bat gainditu behar da?

Hautaproba EZ; proba espezifiko bat gainditu behar da.  http://www.euskadi.eus/web01-a2hikast/es/contenidos/informacion/dic8/es_2048/estudios_superiores_grado_c.html

Muga-nota probaren emaitzetan oinarrituta ezartzen da.

Zein da matrikularen prezioa?

2021-22 ikasturtean, Diseinuko Graduen matrikula (Diseinu Grafikoa eta Barnealdeen Diseinua) 672,52 €-koa da. Goi Mailako hezkuntza Zikloetakoa (animazioa, ilustrazioa eta argazkia) aldiz, 0 €-koa izan da.

Sarbide-probari dagokion tasa 28,02 €-koa da.

Noiz egin behar da matrikula?

Hemen ikus ditzakezu matrikulazio prozesuaren datak.

(Datak gutxi gorabeherakoak dira eta aldaketak jasan ditzakete)

Matrikula partzialik onartzen ahal da?

EZ, Diseinuko goi-mailako ikasketen 4. ikasturtean izan ezik.

Zenbat plaza daude?

40 Diseinuko Graduetan, espezialitate eta kurtsoen arabera, eta 20 Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakaskuntza Profesionaletako goi-graduko heziketa zikloetan, espezialitate eta ikasturtearen arabera.

Zeintzuk dira ordutegia eta egutegia?

Klaseak irailetik ekainera bitartean ematen dira, 08:30etik 17:30era gaur egun.

Derrigorrean joan behar ahal da klaseetara?

Bai Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakaskuntza Profesionaletako goi graduko heziketa-zikloetan; Diseinuko Graduetan irakasgaiaren arabera. Ikasketak gaur egun aurrez-aurrekoak dira. Ez da presentziaren erdiko irakaskuntzarik eskaintzen, ezta online ere*.

Ba al dira deialdien muga bat irakasgaiko?

4 deialdi irakasgaiko eta Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-agintariei graziazko deialdi bat eskatzeko aukera.

Nola kudeatzen dira baliozkotzeak eta homologazioak?

Hainbat baliozkotze eta/edo homologazio mota daude:

  • Atzerriko tituluen homologazioak edo baliozkotzeak
  • Homologazioak edo baliozkotzeak gure prestakuntza eskaintzan. (Diseinuko Graduak eta Goi Mailako Heziketa Zikloa)

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo idazkaritzara edo deitu +34 945 123 395 telefonora.

Bekak eska ahal daitezke?

Bai, ikastetxe publiko gisa dagozkigunak.

Praktikak egiten ahal dira?

Bai, derrigorrezkoak dira.

Zein hizkuntzatan ematen dira irakasgaiak?

2018-19ko ikasturtetik aurrera euskaraz eta gaztelaniaz, eta irakasgairen bat ingelesez ematen da goi irakaskuntzetan, espezialitatearen arabera.

Titulu ofizialak ahal dira? Zein mailatakoak?

MECES1 mailako titulu ofizialak dira heziketa-zikloetan, eta MECES2 goi irakaskuntzetan. Azken hauek gradu-ondoko ikasketetara sartzeko aukera ematen dute eta oposizioak egiteko edota klaseak emateko dira baliagarri.

IDarte logo
Pribatasun laburpena

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun gure taldeari ulertzen lagundu.