Fantastic Machine

Fantactic Machine proiektua ikusgai Eibarren

Berriak, Erakusketak eta argitalpenak-n argitaratua

Fantastic Machine, IDarteko argazkigintza mintegitik zabaldu den proiektua da. Lanaren helburua arte-hezkuntzako hainbat espaziorekin elkartzea da, irudia, mugimendua eta soinu eremuan oinarritzen den metodologia esperimental bat garatzeko. 

2024-2025 ikasturtean IDarte, Eibar BHI, EASD-AGDE Iruña eta IES Llanes eskolek parte hartu dugu. Lan honek NASAk 1977an burututako giza eta estralurtarren arteko harreman operazioa hartzen du aitzakiatzat: Voyager zunda. Alex Dinielson eta Maximilien Van Aertrycken Fantastic Machine filmera joz, proposamenak neurri batean imitatzen du NASAren misio hura, eta ikasleak gonbidatzen ditu lurretik bizitza estralurtarrari agurrak bidaltzera.

Horretarako, banakako eta taldeko lan bat jarri da abian, non gela bakoitzak 116 argazkiko sorta bat egin du. Eta ez irudiak bakarrik. Ikasleek soinu artxibo bat ere sortu dute. Deskribatutako lehen prozesua amaitu ondoren, eskola bakoitzak lortutako argazki eta soinu materialak guztien artean nahastu eta banatu dira, bideo batzuk sortzeko asmoarekin, ikus-entzunezko narrazioaren bidez argazki eta soinuen amalgamari zentzu bakar eta berezia eman diotenak.

Baina, nola animatu ditugu ikasleak horrelako misio bati erantzutera? Bada, galdera hau egin diegu: Zer ekarpen egin dezaket nire begiradarekin beste baten begien aurrean? Nola irudikatu nahi dut bizi naizen mundua? Nola nahi dut kanpotik ikustea? Eta bizi naizen gizartean, nola nahi dut izatea? Garrantzitsua da azpimarratzea 1977an Voyager zundak erabaki hau hartu zuela: izugarrikeria edo indarkeria erakutsiko duen lurreko argazki edo soinurik ez bidaltzea. Jakina, pentsamendu askeari eta begirada kritikoari dei eginez, lan honetan ez dugu ikasleen sorbaldan antzeko mugarik jarri, proposamenaren aurrean esperimentazioa artistikoa sustatuz.


Behin proposamena burututa, Eibar BHIko eskolatik gonbidapena jaso genuen Fantastic Machine proiektua urtero Eibarko Portaleko Museo Aretoan (Bista-Eder kalea, 10) egiten duten erakusketaren barne hartzeko. Beraz, ikasle guztien lanak bertan egongo dira bisitatzeko prest.

  • Kokapena
    • ·  Portalea Kultur Etxea. Bista-Eder Kalea, 10, 20600 Eibar, Gipuzkoa
  • Ordutegia
    • · Apirilaren 4tik 27ra 18.30-20:30 asteartetik igandera
Ikasle bat Fantastic Machine proiektuan parte hartzen, argazki kamera baten bidez ikuspegi sortzailea harrapatzen.
Fantastic Machine proiektuko ikus-entzunezko narrazioa pantaila handi batean erakusten, argazkien eta soinuen arteko elkarrizketa sortuz.
Fantastic Machine erakusketako prestaketa Eibarko Portaleko Museo Aretoan, ikasleen lanak hormetan jartzen.
Ikasle talde bat soinu artxibo esperimental bat grabatzen estudio batean, Fantastic Machine proiektuaren testuinguruan.

IDarte logo
Pribatasun laburpena

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun gure taldeari ulertzen lagundu.