Estrategia plana 2026-2030
Misioa
IDartek eraldaketarako agente izango diren diseinatzaileak prestatzen ditu, beren lana ikuspegi globaletik ulertuz, gizartearen arazo, behar edo eskakizunei irtenbide esanguratsua emateko asmoz, ikuspegi kultural, etiko, ingurumeneko eta sozio-ekonomikotik.
Ikuspegia
IDarte erreferentea den zentro malgua, esperimentala eta ekintzailea da, ezagutza sortzen eta transmititzen duena sareak aktibatuz.
Balioak
-
Euskalduna
Euskal nortasuna eta kultura ardatz ditugu. Euskara irakaskuntzaren oinarria izan da, eta euskal diseinua modu ireki, positibo eta unibertsalean sustatzen da, tokikotik mundura zabalduz.
-
Jasangarria
Jarduna ingurumenarekiko eta gizartearekiko errespetuan oinarritzen dugu. Erabaki arduratsuak hartzen dira, jasangarritasuna irakaskuntzan, proiektuetan eta harremanetan txertatuz.
-
Eraldatzailea
Diseinuaren bidez gizartearen ongizatea hobetzea dugu helburu. Sorkuntza, berrikuntza eta ikerketa etengabeak sustatzen dira, etorkizuneko erronkei erantzun eraldatzaileak emateko.
-
Publikoa
Zerbitzu publikoarekiko konpromisoa eta gizartearekiko erantzukizuna dugu. Irisgarritasuna, gardentasuna eta berdintasuna bermatzen dira, ikaskuntza edonoren eskura jarriz.
-
Gertukoa
Pertsonak erdigunean jartzen ditugu haien beharrei arreta emanez. Diseinua enpatiatik lantzen da, aniztasuna eta inklusioa kontuan hartuz, gizarteari lotutako erantzun arduratsu eta hurbilak sortzeko.
Lerro estrategikoak
- Identifikazioa eta proiekzioa
- Ingurua eta komunitatea
- Prestakuntza, eskaintza eta ikerkuntza
- Eraldaketa digitala, jasangarritasuna eta abangoardia
- Barneantolaketa eta komunikazioa
Dokumentu ofiziala PDF formatuan
PDF-a deskargatu