Zientzia egitea bisualitateak sortzea da, posible diren errealitate multzoek osatzen dituzten geruza desberdinak agerian jartzea.
– Josep M. Català.
IDarte Euskadiko Arte eta Goimailako Diseinu Eskola publikoa da. Diseinua mundua eraldatzen duen zerbitzu publikoa dela sinisten dugu.
Gure helburuak hezkuntza eta berrikuntza dira. Artea eta diseinua uztartzen ditugu, ikerkuntza eta emaitzak elkarlotuz.
Gure eskola diseinu laborategi bat da. Bertan, ikasle eta irakasleok eskutik egiten dugu lan, eginez ikasiz. Gure eskolak dituen beharrak guk geuk asetzen ditugu, sustraitik eraikitzen hasiz: gure marka, gure altzariak, gure web-orria… Beraz, edozein lan eremu, edozein zerbitzu digital, sortzen dugun edozein produktuk gure eskola osatzen dugun guztion eskulana du atzetik.
Horregatik, aribidean dauden aldaketak aurkituko dituzu, eta, noizean behin, akatsen bat edo beste. Etengabeko berrikuntzak ausardia beharrezkoa du, baita praktika eta akats asko ere. Horrela, ikasten eta hobetzen goaz IDarte-n.
Euskaldunak eta globalak gara. Gure aniztasunaz arro gaude. Jarri zaitez harremanetan gurekin. Ongi etorri!

Zuzendaritza taldea
- Zuzendaria
- Esti Iregi
- zuzendaria@idarte.eus
- Ikasketa-burua
- Txema Goiri
- ikasketaburua@idarte.eus
- Idazkaria
- Maialen Lacalle
- idazkaria@idarte.eus
- Zuzendariordea
- Belate Bueno
- belatebueno@idarte.eus
- Erasmus: Arduraduna
- Maider Zenikazelaia eta Belate Bueno
- erasmus@idarte.eus
Mintegi buruak
- Argazkigintza
- Irati Martín
- iratimartin@idarte.eus
- Artistikoa
- Iratxe Yánez
- iratxeyanez@idarte.eus
- Baliabide Informatikoak
- Iker Etxaburu
- ikeretxaburu@idarte.eus
- Enpresa Kudeaketa
- Aitor Basterrechea
- aitorbasterrechea@idarte.eus
- Eraikuntza
- Ana Arranz
- anaarranz@idarte.eus
- Historia
- Ander Prieto
- anderprieto@idarte.eus
- Irudikapena BD
- Uzuri Berraondo
- uzuriberraondo@idarte.eus
- GR Oinarriak
- Maddalen Agirre
- maddalenagirre@idarte.eus
- ZK Oinarriak
- Aitor Larrañaga
- aitorlarranaga@idarte.eus
- BD Proiektuak
- Naiara Goenaga
- naiaragoena@idarte.eus
- DG Proiektuak eta tipografia
- Mel Mardaraz
- melmardaraz@idarte.eus
