IDarte evento

Erasmus+ programa

Zer da Erasmus+?

Erasmus+ Europar Batasuneko nazioarteko mugikortasuneko beka programa bat da, eta Europan hezkuntza eta prestakuntza laguntzea du helburu. Erasmus+ek ikasle eta hezitzaileei prestakuntza esperientziak atzerrian bizitzeko aukera ematen die, hezkuntza eta kultur erakundeen arteko lankidetza eta kulturarteko ikaskuntza sustatuz, eta horrela parte-hartzaileen garapen pertsonala eta profesionala bultzatuz.

Nork hartu dezake parte Erasmus+ean?

Ikasleak

  • • Graduetako ikasleek nazioarteko ikasketa egonaldia eta praktikaldia egin ditzakete
  • • Zikloetako ikasleek nazioarteko praktikaldia egin dezakete.
  • • Nazioarteko ikasleek ikasketa egonaldia egin dezakete IDarten.

Langileak

  • • IDarteko langileek egonaldi desberdinak egin ditzakete.
  • • Nazioarteko irakasleak egonaldia egin dezakete IDarten

Erasmus Manager: Belate Bueno Monasterio eta Maider Zenikazelaia

Kontaktua:  erasmus@idarte.eus

Erasmus kodea: E VITORIA 15

OID kodea: E1009811

ECHE gutuna (egin klik deskargatzeko)

Erasmus Policy Statement