Dynamics-aktion3

Ondorio berriak Proiektuen Metodologia
eta bere irakaspenari buruz IDarten

Berriak, Ikasketa eta iritzi artikuluak-n argitaratua

Kasu honetan, I+Diseño aldizkarian artikulu berria argitaratu egin dute, Malagako Unibertsitatean:

Dynamics-aktion II. Propuestas de dinámicas pedagógicas, útiles en el Taller de Proyectos de Diseño y más allá.

DOI: https://doi.org/10.24310/Idiseno.2022.v17i.14549

Aurreko artikuluak.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!

Dynamics-aktion3
Dynamics-aktion6
Dynamics-aktion5
Dynamics-aktion4
Dynamics-aktion2
Dynamics-aktion1
charla_colegio_de_arquitectos

‘Arkitektoa, obra eta metodoa’ liburuaren aurkezpena EHAEOko egoitzan

Ikasketa eta iritzi artikuluak-n argitaratua

Eneko Besa IDarteko irakaslea da, ‘Arkitekto, obra y metodo’ liburuaren egilea da. Lan hori arkitektura-metodoaren auzira hurbiltzen da. Batez ere 5 lan garaikide zehatzetan ardazten du bere analisia, lan horiek sortarazi dituzten azken motibazioak argitzen saiatuz.

KAZUYO SEJIMA (+ Nishizawa + SANAA), Aranondo-Baratzaren Etxea, Tokio.
FRANK O. GEHRY, Walt Disney Concert Hall, Los Angeles.
ÁLVARO SIZA, Mimesis Museoa Paju Book, City.
REM KOOLHAAS, Holandako enbaxada, Berlin.
PETER ZUMTHOR, Kolumba Museoa, Kolonia

Azaroaren 9an, asteazkena, 19: 00etan, Arabako EHAEOren egoitzan bertan, obra honen aurkezpena egin zuen idazleak. Lehen kapituluaren edukia adibide gisa erabili zuen liburuan proposatzen duen metodologia adierazgarri egiteko.

Idazlearekin mahaikide, Fernando Bajo eta Maite Apeztegia arkitektoak izan ziren.

IDarte learning together

“Zer nolako ordenagailua behar dut Diseinua ikasteko?”

Ikasketa eta iritzi artikuluak, Informazio Akademikoa-n argitaratua

“Zein ordenagailu behar dut Diseinu grafikoa, Barnealdeen Diseinua, Animazioa, Ilustrazioa edo Argazkigintza ikasteko?”, hori da edozein ikaslek egiten duen galderarik ohikoena. Erantzuna hainbat faktoreren araberakoa izango da: erabili beharreko softwarea, ordenagailuaren amortizazioa eta eskuragarri dagoen aurrekontua.

Sormen-lanbideak (diseinu grafikoa, barnealdeen diseinua, animazioa, ilustrazioa, argazkigintza) berrikuntzaren abangoardian daude, eta, beraz, aurrerapen teknologikoen punta-puntan.

Horregatik, garrantzitsua da sorkuntzarako sektore profesionalean, presentzia handiena duten tresna teknologikoen erabileran prestatzea eta etorkizunerako aurrerapenei aurrea hartzen saiatzea.

Ildo horretan, sormen-lanbideetan erabiltzen den softwareak etengabeko eguneratzeak jasotzen ditu, gero eta ekipo indartsuagoak behar dituelarik.

Hori dela eta, kontuan izan behar duzu ekipo informatikoak “zaharkituta” geratzen direla 3-7 urteko epean, gutxi gorabehera.

Ekipoa erostea inbertsiotzat hartu behar duzu, eta potentziaren eta kostuaren arteko oreka lortzen saiatu. Diseinua ikasteko ekipo baten prezioa 800 €-2500 €-koa izan daiteke.

Tresna digitalak 2 taldetan bana ditzakegu: softwarea (programa informatikoak) eta hardwarea (ordenagailua eta ekipamendua).

Jarraian, egin beharreko ikasketa motei dagokienez ekipoa aukeratzen laguntzeko gomendio batzuk zerrendatu ditugu. Kontuan izan programa horiek ikasketen zehar erabiliko direla (4 urte edo 2 urte), agian itxaron dezakezu ekipo-inbertsioa egin aurretik eta dagoeneko duzun ordenagailu bat baliatu funtzionatzen dizun bitartean.

Diseinu Graduak

Barne Diseinuko Gradua

Hardwarea
  • Ordenagailu mota: Eramangarria
  • Sistema eragilea: Windows 10
  • Prozesadorea: Intel i5 8. – 10. belaunaldikoa edo AMD Rynzen 5 (Intel i7 8. – 10. belaunaldikoa edo AMD Rynzen 7 – 9 gomendatua)
  • RAM: 16 GB (32 GB gomendatzen dira)
  • T. Grafikoa: 8 GB VRAM GPUan, RTX. ( 16GB gomendatzen dira)
  • Disko gogorra: HDD 500GB (SSD gomendatua)
Softwarea

Diseinu Grafikoko Gradua

Hardwarea
  • Ordenagailu mota: Eramangarria
  • Sistema eragilea: Windows 10, OSX Big Sur
  • Prozesadorea: Intel i5 8. – 10. Belaunaldikoa edo AMD Rynzen 5 (Intel i7 8. – 10. belaunaldikoa edo AMD Rynzen 7 – 9 gomendatua)
  • RAM: 16 GB (32 GB gomendatzen dira)
  • T. Grafikoa: 4 GB VRAM GPUan (8GB gomendatzen dira)
  • Disko gogorra: HDD 1TB (SSD gomendatua)
Softwarea

Goi Mailako Hezkuntza Zikloak

Animazioa

Hardwarea
  • Ordenagailu mota: Eramangarria
  • Sistema eragilea: Windows 10, OSX Big Sur
  • Prozesadorea: Intel i5 8. – 10. belaunaldikoa edo AMD Rynzen 5 (Intel i7 8. – 10. belaunaldikoa edo AMD Rynzen 7 – 9 gomendatua)
  • RAM: 8 GB (16 GB gomendatzen dira)
  • T. Grafikoa: 4 GB VRAM GPUan. (16 GB gomendatzen dira)
  • Disko Gogorra: HDD 500GB (SSD gomendatua)
Software

Argazkilaritza

Hardwarea
  • Ordenagailu mota: Eramangarria
  • Sistema eragilea: Windows 10, OSX Big Sur
  • Prozesadorea: Intel i5 8. – 10. belaunaldikoa edo AMD Rynzen 5 (Intel i7 8. – 10. belaunaldikoa edo AMD Rynzen 7 – 9 gomendatua)
  • RAM: 8 GB (16 GB gomendatzen dira)
  • T. Grafikoa: 4 GB VRAM GPUan. (16 GB gomendatzen dira)
  • Disko Gogorra: HDD 1TB (SSD 500GB gomendatua)
  • Kanpoko Disko Gogorra: HDD 1TB (SSD gomendatua)
Argazkigintzarako Ekipamendua:
  • Kamera: Reflex edo Mirrorless, Diafragma, obturazio-abiadura eta ISOa eskuz parametrizatzeko aukera, flash-zapata unibertsala, RAW fitxategiak sortzeko gai.
  • Memoria Txartela: SD 16GB. CLASE10, 170MB/s (32GB gomendatzen da)
  • Beste batzuk: Tripodea komenigarria da.
Software

Ilustrazioa

Hardwarea
  • Ordenagailu mota: Eramangarria
  • Sistema eragilea: Windows 10, OSX Big Sur
  • Prozesadorea: Intel i5 8. – 10. belaunaldikoa edo AMD Rynzen 5 (Intel i7 8. – 10. belaunaldikoa edo AMD Rynzen 7 – 9 gomendatua)
  • RAM: 8 GB (16 GB gomendatzen dira)
  • T. Grafikoa: 4 GB VRAM GPUan. (16 GB gomendatzen dira)
  • Disco Duro: HDD 500GB (SSD gomendatua)
Software
La metodología pedagógica de IDarte en ERARI

IDarteko metodologia pedagogikoa EARI-n

Berriak, Ikasketa eta iritzi artikuluak-n argitaratua

Barne Diseinuko 2. kurtsoko Proiektuak ikasgaian garatutako dinamika pedagogikoei buruzko artikulu bat publikatu du EARI-k, Arte Hezkuntzari buruzko Ikerketa Aldizkariak.

Kurtso osoko planteamendua jasotzen zuen artikulua publikatua ere bazegoen aldizkari berean.

Zorionak eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!

IDarte logo
Pribatasun laburpena

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun gure taldeari ulertzen lagundu.