Thomas More-ko Filip Claes IDarten

Barne Diseinuko Goi Mailako Ikasketak, Berriak, Berriak EU, Erasmus, Hitzaldiak, jardunaldiak eta tailerrak-n argitaratua

Akatsen bidez ikasten, sortzen jarraitzeko. Egun batez, IDarteko Glassrooma perspektiba berriez bete da Filip Claesen bisitari esker, Belgikako Thomas More University unibertsitateko irakaslea.

“Failing” izenburupean, Barne Diseinuko 1. eta 2. mailako ikasleek akatsei buruzko hausnarketa partekatu zuten irakaslearekin batera. Saioan zehar, ideia nagusi bat landu zuten: akatsak ez direla porrota, baizik eta diseinuaren bidean ezinbesteko urratsak, ikasteko eta hobetzeko aukera ematen dutenak.

Mota honetako topaketek diseinua beste begirada batetik ulertzen laguntzen diete ikasleei: prozesua emaitza bezain garrantzitsua dela, eta hutsegiteek ere balio handia dutela sormen-lanean.

Esperientzia hau Erasmus+ programari esker izan da posible, nazioarteko irakasleak eta ikuspegiak gure eskolara hurbiltzen baititu, ikasleek mugitu beharrik izan gabe. Eskerrik asko, Filip, huts egitea ikasteko beste modu bat dela gogorarazteagatik.

Zuriñe Zelai paisajistaren hitzaldia IDarten

Barne Diseinuko Goi Mailako Ikasketak, Berriak EU, Hitzaldiak, jardunaldiak eta tailerrak-n argitaratua

Joan den urtarrilaren 29an, IDarte Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolak Zuriñe Zelaia arkitekto eta paisajistaren bisita jaso zuen. Hitzaldiaren bidez, ikasleak lorategien diseinuaren eta paisaiaren mundura hurbildu ziren, paisajismoaren ikuspegi profesionaletik abiatuta.

Saioan zehar, Zuriñe Zelaiak historian zehar jardinek eta paisajismoak izan duen presentzia eta garapenerari buruz hitz egin zuen, besteak beste, lorategiek, sentsazioak eta emozioak transmititzeko duten gaitasuna azalduz. Era berean, espazio berdeak diseinatzerakoan kontuan hartu beharreko hainbat alderdi jorratu ziren, hala nola ingurunea, espazioaren izaera eta erabiltzaileekiko harremana.

Hitzaldiaz gain, jarduerak tailer praktiko batekin jarraitu zuen. Bertan, Barne Diseinuko 3. mailako ikasleekinteriorismoaren eta lorategiaren arteko integrazioa landu zuten, barruko eta kanpoko espazioen arteko lotura aztertuz eta bien arteko jarraitutasun bisual eta sentsoriala esploratuz.

Horrelako jarduerek ikasleei aukera ematen diete diziplina arteko ikuspegia zabaltzeko, errealitate profesionalera hurbiltzeko eta paisaia espazioaren diseinuaren parte gisa ulertzeko.

IDartetik eskerrak eman nahi dizkiogu Zuriñe Zelairi gure eskolara etortzeagatik eta bere esperientzia ikasleekin partekatzeagatik. Laster berriro elkar ikustea espero dugu.

IDarteko ikasleen esku-hartzea Teodoro Dublangeko tunelean: Remember us

Barne Diseinuko Goi Mailako Ikasketak, Berriak EU, Diseinu Grafikoko Goi Mailako Ikasketak, Hitzaldiak, jardunaldiak eta tailerrak-n argitaratua

Hirugarren urtez jarraian, IDarteko Diseinu Graduetako lehenengo mailako ikasleek gizartearen eraldaketa positiboa bultzatzeko xedearekin ekintza artistiko bat egin dute gure hiriko espazio publikoan. Oraingoan, Ariznabarra eta San Martin auzoak elkartzen dituen tunelean esku hartu dute, pareta zaharkituetan konposizio originalak eta koloretsuak margotuz. Ekimen honek Vitoria-Gasteizko Udalak eta gure eskolak hartutako konpromisoa burutzeko proposamenari erantzuten dio. Iaz, Zaramaga auzoko Amurrio kaleko parkean eraldatu genuen, hiri-eremuari dinamismo-ukitua emanez. Aurten, proiektuaren ardatza Teodoro Dublang pasealekuko tunela izan da eta gure helburua diseinuaren bidez espazioa hobetzea izan da, herritarrengan eragin positiboa izan dezan.

Barne Diseinuko eta Diseinu Grafiko ikasleak Bauhaus diseinu eskolaren printzipioetan murgildu dira konposizioa diseinatzeko. Oinarrizkoak diren forma eta koloreekin konposatzen trebatu dira, diseinu soil zein originalak sortuz. Bauhausen helburu nagusia arteen irakaskuntza erreformatzea zen, gizartearen eraldaketa lortzeko. IDartek bat egiten du eskola alemaniarraren ideiekin eta diseinua mundua eraldatzen duen zerbitzua dela sinesten dugu. Horrexegatik, esku artean izan dugun proiektuak herritarrengan eragin positiboa izatea bilatu du ere. Gure helburua, beraz, diseinuaren bidez espazio publikoak erabilgarriak izateaz gain, atseginak bihurtzea da, herritarren beharretara egokituz.

Horrexegatik, gaur gaurkoz, ezin beste aldera batera begiratu eta Palestina jasaten ari den genozidioaz ahaztu. Palestinar herriaren aldeko elkartasuna adierazi nahi dugu gure esku hartzearen bitartez, eta horretarako, modu sinbolikoan, konposizioan Palestinako banderako koloreetan oinarritu gara. Gainera, aukeratua izan den konposizioan, Palestinar herria irudikatzen duten hainbat sinbolo ageri dira, hala nola, olibondoa, giltza, sandia…

14 taldetan banatuta, 90 ikasle inguru, urrian hasi ziren kalean esku hartzeko proposamena diseinatzen. Tactical urbanism kontzeptuan oinarrituta, hainbat diseinu garatu zituzten tuneleko paretak eraldatzeko. Planteamendu kolektibo eta teorikoaren ondoren, eremu horretan artelana gauzatu dute aste betez.

Talde-lana aberasgarria izan da, emaitzan ez ezik, batez ere prozeduran. Gure ikasleek arrastoa utzi dute Ariznabarra eta San Martin batzen dituen pasabidean eta aste betez bertan lanean aritu diren bitartean, bizilagunen esker ona jaso dute.

Komunitate osoa gonbidatzen dugu pasabidea bisitatzera eta gure ikasleen talentua eta dedikazioa islatzen duen esku-hartze artistiko honetaz gozatzera. Horrelako proiektuek gure hiria edertzeaz gain, artearen eta komunitatearen arteko lotura indartzen dute.

Autonomoak eskolan

Diseinuaren munduko freelance: ikasleak norbere konturako langile bihurtzen dira

Berriak, Berriak EU, Hitzaldiak, jardunaldiak eta tailerrak-n argitaratua

Autonomoei buruzko gaia hasi gara lantzen klasean, eta berehala pizten du ikasleen arreta. Badakite etorkizun hurbilean diseinuaren alorreko norbere konturako langileak izan daitezkeela, maila teorikoan lantzen ari garen nondik norako horiek guztiak beren egunerokoaren parte izan daitezkeela. Ezagutzen dute apur bat autonomoaren figura, badute hari buruzko pertzepzio moduko bat, baina ez dute inoiz gai horretan sakondu. Urrutitik bezala heltzen zaie, soinu itzali eta motel baten antzera. Hasteko eta behin, onartzen dute ez dakitela zeintzuk diren eman beharreko pausoak langile autonomo gisa alta emateko, baina ia denek aipatzen dituzte Ogasuna eta Gizarte Segurantza. Eman beharreko pausoak aztertzen ditugu gelan, zeintzuk diren autonomoen jarduna arautzen duten legeak, ze ezaugarri dituen langile mota horrek, ze eskubide eta betebehar, ze lan-babes… 

Horrela jakin dute langile autonomoak ez daudela Langileen Estatutuaren barruan, eta Langile Autonomoaren Estatutua zaiela aplikagarri. Horren harira, langile faltsuen auzia aztertu dugu, iruzurra nondik datorren ikusteko, halako kasuen aurrean zer egin eta nora jo jakiteko. Freelance diseinatzailea erabili dugu adibide gisa. Ze abantaila eta ze eragozpen dituen era horretako langilea izateak. Badakite, esaterako, abantailak ez direla gutxi: edozein lekutatik lan egin dezaketela, ondo antolatuz gero denbora libre gehiago izango dutela, ordutegi malgua izango dutela, bezero-zorro propioa eskura dezaketela… Era berean, jabetuta daude abantaila horiek desabantaila bihur daitezkeela behar bezala kudeatzen ez badituzte. Adibidez, ordutegi-malgutasuna aho biko arma izan daiteke, bai eta euren aurka bihurtu ere, lana azken unerako uzten badute eta dena kolpean pilatzen bazaie. Badakite, halaber, antolaketa eta diziplina handia eskatzen duela freenlance autonomo gisa lan egiteak, etxetik aritu ezkero, distrakzio ugari egon daitezkeela (mugikorra, sukaldera bisita gehiegi egitea…), sozializazio urria arazo bihur daitekeela, diru-sarreren ezegonkortasunaren mamua ate-joka etor daitekeela uste baino gehiagotan, bakardadea eta isolamendua gainditu beharreko hesi bihur daitezkeela… 

Horretaz guztiaz ohartu ostean, pauso bat harago eman dugu, eta ikasleak freelance diseinatzaile bihurtu dira egun batez. Beren negozioa eta logoa asmatu dituzte, ze zerbitzu mota eskainiko duten, eta, horren arabera, zeintzuk izan daitezkeen euren bezero potentzialak. Alegiazko aurrekontu bat ere proposatu dute, inbertsioaren eta onuraren zenbateko posiblea kalkulatzeko. Bestela esanda, norbere konturako diseinatzaile bihurtu dira bat- batean, eta benetako egoera baten aurrean izan ditzaketen erronkak eta indarguneak aztertu dituzte. Aurrekontuekin eta fakturekin ere hasi gara ondoren, bien arteko antzekotasunak eta ezberdintasunak aztertzen. Azken batean, lanaren alde kreatiboarekin batera, lan horri dagozkion kudeaketaren gakoez jabetzea ere komeni zaie, ezagutza eta prestaketa osoagoa izateko. Etorkizunean nondik jo erabaki behar dutenean, gauzak argiago izateko eta lanaren koska guztiekin trebatuta egoteko.

Barne Diseinuko Ikasketa Amaierako Lanaren esperientzien jardunaldia

Barne Diseinuko Goi Mailako Ikasketak, Berriak EU, Hitzaldiak, jardunaldiak eta tailerrak-n argitaratua

Joan den urriaren 10ean, jardunaldi berezi bat ospatu genuen IDarten: barne-diseinuko Ikasketen Amaierako Lanaren (IAL) esperientziak partekatzeko topaketa. Ekimenaren ideia ikasle ohi baten eskutik sortu zen, eta belaunaldi ezberdinetako ikasleak elkartu zituen ikaskuntza eta elkarrizketarako espazio batean.

Goiz osoan zehar, aurreko ikasturteko hiru ikasle ohi, Julia García Jorrillo, Maitane Monasterio Rodríguez eta Jone Jarit Irizar, IDartera itzuli ziren beraien IAL prozesua nola bizi izan zuten lehen eskutik azaltzera: ikerketaren eta kontzeptualizazioaren lehen urratsetatik hasi eta epaimahaiko aurkezpenera arte.

Aurkezpenek interesa piztu zuten hirugarren eta laugarren mailako ikasleen artean. Galderak egin eta beren kezka akademikoak partekatzeko aukera izan zuten, orain dela gutxi etapa hori amaitu dutenen esperientziarekin kontrastatuz. Laugarren mailakoentzat jardunaldiak ikuspegi errealista eta motibatzailea eskaini zuen; hirugarren mailakoentzat, berriz, hurrengo ikasturtera begira hausnartzen hasteko aukera bikaina izan zen.

Atsedenaldian, kafe-gune bat prestatu zen, giro informalago batean topagune bilakatu zena. Une hori izan zen eguneko momenturik aberasgarrienetako bat: giro lasai batean, ikasleek galderak egiteko eta beren zalantzak partekatzeko aukera izan zuten, modu naturalean. Aldi berean, kafe-gunean aurreko ikasturteko lanen hautaketa bat jarri zen ikusgai, ikasleek adibide zehatzak ikusi eta IAL lan batek har ditzakeen ikuspegi eta metodologia ezberdinak ezagutzeko.

Topaketa honek argi erakutsi zuen esperientziak partekatzea dela ikasteko eta etorkizuneko barne-diseinatzaile belaunaldiei inspirazioa emateko modurik onena. Esperientzia oso aberasgarria izan zen bai hizlarientzat, bai entzule gisa parte hartu zuten ikasleentzat ere. Jardunaldiak komunitatearen eta elkarlanaren ideia indartu zuen, ezagutza partekatzeko eta esperientziaren bidez ikasteko gune bat sortuz.

Darteko ikaslea kolodioi hezearen teknika lantzen argazkigintza historikoko tailerrean.

Kolodioi heze eta dagerrotipo tailerra Jon Andonirekin IDarten

Argazkigintza Goi Mailako Zikloa, Berriak EU, Hitzaldiak, jardunaldiak eta tailerrak-n argitaratua

IDarten asko gustatzen zaigu argazkigintzaren historia arakatzea eta gure ikasleei esperientzia paregabeak eskaintzea. Horregatik, Jon Andoni Martin argazkigintza teknika zaharretako maisuarekin, kolodioi hezearen eta dagerrotipoaren mundu liluragarrian murgiltzeko zortea izan dugu: XIX. mendeko bi prozesu, gaur egun oso pertsona gutxik menderatzen dituztenak.

Ez da egunero izaten teknika horiekin esperimentatzeko aukera, material espezifikoak, zehaztasun handia eta ezagutza oso espezializatua behar baitira. Baina bi eguneko tailer honek aukera eman die gure argazkigintzako ikasleei prozesu horiek gertutik ezagutzeko eta argazkilaritza beste modu batean bizitzeko.

Lehenengo egunean kolodioi hezean lan egin zuten, 1851ko teknika, azkartasuna eta zehaztasuna eskatzen dituena. Emultsioa prestatzetik hasi eta beirazko edo metalezko plaketan irudiak azaleratzeraino, ikasleek prozesu horrekin esperimentatu ahal izan zuten eta izaera paregabeko eta estetika ikaragarriko erretratuak sortu zituzten.

Bigarren egunean are atzerago garraiatu zuten dagerrotipoarekin, lehen argazki-metodo komertzialarekin. Kobre zilarreztatuko plakekin eta iodo- eta merkurio-lurrunekin lan egin zuten, iraganeko leiho txikien itxura ematen dien argitasun ikusgarriko eta distira bereizgarriko irudiak sortzeko.

Tailer hau esperientzia ahaztezina izan da. Mundu digital honetan, prozesu horiek eskatzen duten pazientzia eta artea aurkitzeak argazkigintza adierazpen artistiko gisa are gehiago balioestea eragiten digu. Eskerrik asko Jon Andoniri bere ezagutza eta pasioa partekatzeagatik, eta gure ikasleei abentura honi bete-betean ekiteagatik.

Dagerrotipoaren errebelatze prozesua IDarteko tailerrean, bere distira espezifikoarekin
IDarteko ikasleek sortutako kolodioi hezearen bidezko erretratua, bere estetika berezi eta atemporalarekin.
Jon Andoni Martin dagerrotipoaren prozesua azaltzen IDarteko ikasleei, argazkigintza historikoko tailerrean

Gure irakasleek CNC zura mozketa makinaren formakuntza jaso dute

Berriak EU, Hitzaldiak, jardunaldiak eta tailerrak-n argitaratua

Aste honetan, gure eskolako zenbait irakaslek prestakuntza espezializatua jaso dute zura mozteko CNC makinaren erabileran, proiektu artistikoak eta diseinuzkoak egiteko aukera ugari ematen dituen tresna teknologikoan. IDartek makina profesionalak dituen tailer bat du, gure ikasleei beren arte-lanak modu berritzaileagoan egiteko aukera ematen diena. Eskolako tailerreko trebakuntza hori urrats garrantzitsua da gure hezkuntza-metodologiak modernizatzeko eta ikasgelan teknologia berriak sartzeko.

Gure irakasleek makina hau maneiatzeko duten prestakuntza oso garrantzitsua da, haien funtzionamendua eta aplikazioa ezagutzeaz gain, gure ikasleei proiektuak beste modu batean egiten laguntzeko aukera ematen baitie. Irakasle prestatuak ditugunez, CNC makinaren erabilera seguru eta eraginkorra berma dezakegu, gaitasun tekniko eta sortzaileak garatzeko duen ahalmena maximizatuz.

CNC mozketa makinari esker, zehaztasun milimetrikoz lan egin daiteke zura bezalako materialetan, obra artistikoak, altzariak, eszenografiak, maketak eta diseinu pertsonalizatuak sortzeko aukera emanez. Gainera, sormen- eta ekoizpen-industrietan erabiltzen diren tresnekin ohitzeko aukera ematen die gure ikasleei, etorkizunerako hobeto prestatuz.

Gure hezkuntza-komunitatearen berrikuntzaren eta hazkundearen aldeko apustua egiten jarraitzen dugu, gure arte-irakaskuntzako programetan teknologia aurreratuak txertatuz.

IDarteko irakasleak CNC makina erabiliz zura mozten, prestakuntza saioan.
Monstruo Rosa libro

Apila Ediciones-ek IDarte bisitatuko du bere erakusketa ibiltariarekin eta hitzaldi-tailer batekin

Berriak, Berriak EU, Hitzaldiak, jardunaldiak eta tailerrak-n argitaratua

Datozen bi asteetan eta otsailaren 7ra arte, Apila argitaletxeak sortutako “APILA PRIMERA EDICIÓN” erakusketa hartuko dugu IDarten. Eskolako sarrerako beiran bisitatu ahal izango duzun erakusketa honetan, 2013tik ospatzen den Apila Primera Impresión Sariaren irabazleak aurkituko dituzu. Irakasleren batekin hurbiltzen bazarete, liburuak in situ kontsultatzeko aukera izango duzue.

Gainera, otsailaren 7an, 10:15ean, Edu Floresek eta Raquel Garridok bisitatuko egaituzte IDarte Festen testuinguruan, “Album bat ilustratu, diseinatu eta editatu” gaiari buruzko hitzaldi-tailer bat emateko. Hitzaldi-tailerra erderaz izango da.

Apila argitaletxea 2007an sortu zen eta ordutik 100 liburu ilustratu baino gehiago argitaratu ditu. Argitaletxe honen helburuetako bat beren ibilbidea hasten duten ilustratzaileen lanak sustatzea eta zabaltzea da, eta hortik sortu zen 2013an APILA PRIMERA IMPRESIÓN SARIAREN ideia, ilustratzaile berri baten haurrentzako libururik onena saritzeko. Sari honen helburua ilustrazioaren mundu profesionalean lanean hasten diren artistentzako plataforma izatea da, beren lana argitaratuta ikusteko aukera emanez. Saria edozein nazionalitatetako ilustratzaileek parte hartzeko aukera ematen duen liburu-album bat erreproduzitzea da, eta horren funtsezko baldintza aurretik argitaratutako genero horretako lan bat ez izatea da.

Apila Lehen Edizioko Saria handituz joan da jaio zenetik, eta nazioarteko erreferentziazko saria bihurtu da ilustratzaile izateko hautagai gazteentzat. Parte hartu nahi baduzu aurtengo lehiaketan (proiektua entregatzeko epe-muga otsailaren 16an da), esteka honetan aurkituko duzu informazioa:

Apila Primera impresión 2025 Saria

Animatzen zaituztegu ikusgai dauden lanak ikustera eta Eduk eta Raquelek emango duten hitzaldi-tailerrera hurbiltzera!

MONEDITA
ilustrazioak
El señor Melchor odia a los perros liburua
And Arthur Waits liburua
iF Design Award

iF Design Student Award Bilbon ospatuko da 2025eko ekainean

Berriak, Berriak EU, Hitzaldiak, jardunaldiak eta tailerrak-n argitaratua

Datorren Ekainean Bilbon ospatuko da 2025eko iF Design Student Award ekitaldia Guggenheim Museoan. EIDE eta iF Design-ek antolatua, ekitaldiak 20 herrialde ezberdinetako 300 ikasle batuko ditu Bilbon sari banaketa egiten den bitartean. Hortaz gain hainbat hitzaldi eta tailer egongo dira egun horietan zehar.

Urtero 10.000 ikasle inguru aurkezten dira lehiaketa honetara proiektu ezberdinekin, eta proposamen guztien ardatz nagusia Garapen Jasangarrirako Helburuak dira. Gainera, aurten, IDarteko gure irakasle de Iker Etxaburu sari hauetako epaimahai kide izango da.

iF sarietan parte hartzeko oinarriak azaltzen dituen estekak hemen aurki ditzakezue:

iF Design Student Award

Parte hartzeko oinarriak

  • · Nork har dezake parte?
  • Edozein ikasle edo graduatu berri.
  • · Zer entregatu behar dut? 
  • Proiektua aurkezten duen orrialde bakarreko poster bat A1 neurrikoa (Adi! begiratu eskakizunak gure profilean).
  • · Nolako proiektua izan behar da?
  • GIHekin eta diseinuarekin lotutako proiektua izan behar da.

Zeren zain zaude parte hartzeko? Otsailaren 5ean bukatzen da proposamenak aurkezteko epea!

iF Design Student Award
iF Design Student hitzaldiak
iF Design juradoa

Consulting-Workshop gure herbeeretar lagunekin

Berriak EU, Hitzaldiak, jardunaldiak eta tailerrak-n argitaratua

Iaz egin genuen antzera, 2024ko maiatzaren 20ean, Groningeneko Alfa-collegeko ikasleak bisitatu gaituzte, bere irakasleekin, Anita van Hofslot, Selma Kindermans eta Bert Huitsing. 

Lankidetza-tailer batean parte hartu dute, eta Barnealdeen Diseinuko bigarren mailako Proiektuetako eta Eraikuntzako ikasleak garenoi lagundu gaituzte La Perrera-Konekta erakunderako garatzen ari garen ideien proiektuan

Eskerrik asko zuen bisitagatik eta elkarekintzagatik.

Belaunaldi arteko Eco Co-Housing

Hitzaldiak, jardunaldiak eta tailerrak-n argitaratua

2022-2023 ikasturtean, IDarteko Barne Diseinuko 3. mailako ikasleek belaunaldien arteko Eco Co-Housing proiektuan parte hartzeko erronkari egin diote aurre. Arrasateko Udalak bultzatutako ekimena da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Adinberri Fundazioak finantzatzen dute.

Aurreko ikasturtean ISEA kooperatibarekin hasitako lankidetzari jarraipena emanez, ikasleek diseinuaren esparrutik proposamenak aurkezteko erronkari egingo diote aurre, adinekoei eta gazteei zuzendutako zuzkidura-etxebizitzaren eskaerari erantzun ahal izateko, bai eta pertsonen garapenean eta haien arteko harremanetan baino ongizatea erraztuko duten barneko espazio publikoak eta inguruneak eratzeko ere.

Horretarako, Kreanek Arrasateko Mesedeetako Ikastetxearen eraikinerako egindako aurreproiektua abiapuntutzat hartuta, IDartek bost diseinu-proposamen aurkezten ditu belaunaldien arteko espazioetarako, ikuspegi akademikotik, erreferentzia gisa balio dezaketen barnealdeen diseinurako soluzioak edo kontzeptuak eskaintzeko, baita proiektuaren ondorengo garapenean ideia berriak sortzeko ere.

Lankidetza horrek aukera ematen die ikasleei taldean lan egiteko eta eginez ikasteko, esparru akademikoko zein profesionaleko beste erakunde batzuekin lankidetzan arituz.

Krean eta EHU. Euskal Autonomia Erkidegoko altzarien eta materialen sektoreko zenbait enpresa hornitzaile.

Aurkezpena ikusi:

Alumnado de Alfa-college de Groningen de visita en IDarte

Workshop-Consulting gure holandar lagunekin

Berriak, Hitzaldiak, jardunaldiak eta tailerrak-n argitaratua

Gaur, 2023ko maiatzaren 15ean, Groningeneko Alfa-collegeko ikasleak bisitatu gaituzte, bere irakasleekin, Rink van Dijk eta Bert Huitsing. 

Lankidetza-tailer batean parte hartu dute, eta Barnealdeen Diseinuko bigarren mailako Proiektuetako eta Eraikuntzako ikasleak garenoi lagundu gaituzte gure Aterpe proiektua garatzen gure eskola ondoko lurzatian, Betoñon. 

Workshop-Consulting deitu diogu.

Jakina, atseden bat hartu dugu piknik bat egiteko proiektua gauzatzen ari garen lekuan bertan.

Alumnado de Alfa-college de Groningen de visita en IDarte
IDarte logo
Pribatasun laburpena

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun gure taldeari ulertzen lagundu.