Eszenatik muntaketara: animazio eta argazkigintza zikloen film laburrak

Animazio Goi Mailako Zikloa, Argazkigintza Goi Mailako Zikloa, Berriak, Berriak EU, Galeria-n argitaratua

Animazioa eta Argazkigintza IDarten zikloen bigarren ikasturtean, ikasleek ikus-entzunezko film labur bat garatzeko aukera topatzen dute. “Ikus-entzunezko hizkuntza eta teknologia” eta “Gidoia eta narrrazio egitura” irakasgaien arteko erdibidean, lan-prozesuak iraupen laburreko film baten garapenaren berezko aurreprodukzioa, produkzioa eta posprodukzio faseak ditu ardatz.

Ideiatik abiatuta, gidoi literariotik, gidoi teknikotik, grabaziotik eta materialaren ediziotik igarota, ikasturte honetan bi zikloetako ikasleek ikus-entzunezko bi pieza bikain garatu dituzte. Lan bakoitzak ahalmen narratibo, metaforiko eta bisual handiko anbizioak eta kontzeptuak biltzen ditu.

Film laburrak jaialdietan aurkeztuko dira. Hori dela eta, oraindik ezin dugu eskolako kanalean bistaratu. Berezitasun hori gorabehera, gustatuko litzaiguke film labur horiei buruz pixka bat hitz egitea, haien esanahiari buruz eta horiek ahalbidetu dituzten kolaborazioei buruz idaztea.

Has gaitezen EZ IREKI ATEArekin. Ane Machicote, Garoa Zubikarai, Lucía Flores eta Jone Carbajosa argazkigintzako ikasleak izan dira lan honen motor nagusia. Taldean Irati Mancisidorrek parte hartu du, aurreko ikasturteko argazki zikloko ikaslea. Aktore-taldea BIZIE (Bilboko Zine-interpretazio Eskola) eskolako Chantal Lacostek eta, Ibon Encisok osatzen dute. Musika Tristan Iñiguezek (AURYN STUDIO) sortu du eskuzabaltasunez.

Eta, zertaz doa EZ IREKI ATEA? Film laburraren potentzial adierazgarria espetxeratzeko asmorik gabe, esan dezakegu zoritxarraren aurrean, zailtasun egoeretan, itxaropentsua dela enpatian eta ekintzaren balioan konfiantza izatea eta sinestea. Kasu honetan, gainera, emakumeen arteko lotura batetik abiatuta.

Eta, nola transmititzen digute historia? Estetika hotzarekin eta ebaki erradikalarekin, bi gaztek ihes egiteko modua aurkitzen dute. Ziurrenik, etorkizun hobe baterantz!

Jarrai dezagun GOIKO PISUKO TARTEArekin. Estefanía Quilchano eta Sofía Velasco dira film labur hau ekoitzi duten animazio zikloko ikasleak. Garaion, Gasteizen, inguruetan eta eskola barruan grabatu dituzte eszenak. Aipatu behar da Mel Arranz egon zela lanaren ekoizpenean, zeinak soinu laguntzaile gisa parte hartu baitzuen ekoizpen fasean.

Eta, zer kontatzen digu GOIKO PISUKO TARTEAk? Ba zaila da laburbiltzea. Iraganeko istorio batek harilkatutako narratiba zatikatu batek giro misteriotsu eta sinboliko batean barneratzen gaitu. Ikusleei jakinarazten diegu irrati uhin urtarrak ezinbestekoak izango direla historian murgiltzeko. Umorea ere garrantzitsua izango da.

Orain, bi irakasgaien arteko sortze-prozesua osatzen duten faseak kontzeptualki garatu nahi genituzke. Lehenik, ideia aurreprodukzioaren fasean lurreratzen da, metodologia dibergentearen eta konbergentearen ondorioz. Lehen bultzada dibergente honetan, ideia-jasa libre eta irekia da. Pixkanaka, pentsamendu konbergentearen bidez definitutako ideia sortzen da.

Ideiaren atzetik gidoi literarioa dator. Kontua ez da historia idaztea bakarrik, sin pena ni gloria. Hemen bere generoa eta tonua definitzen dira. Gidoi literarioak istorioaren barruan gertatzen dena kontatzen du eta modu zehatz eta espezifikoan egiten du hori. Eta zein polita den! Hitzek irudiak sortzen dituztenean eta irakurlea gai denean bere irudimenarekin pertsonaia baten keinua ikusteko, adibidez.

Ondoren gidoi teknikoaren txanda da. Gidoi literarioak istorioan zer gertatzen den kontatzen badigu, gidoi teknikoak istorioa nola kontatzen den azaltzen digu. Bestela esanda, ikus-entzunezko konbentzio narratiboak definitzen dira hemen, gidoi literarioa hizkuntza bisualean interpretatuz: eszenak, planoak eta ekintzak.

Goazen ekoizpen fasera. Aurreko guztia abiapuntu hartuta, bereziki gidoi teknikoa, non filmatzeko jarraibideak ere definitzen diren, grabazio fasea hasten da. Irudia eta soinua, jakina. Lanak egiteko, IDartek kalitate handiko kamera ekipo bat du. Baita soinu-tresneriarekin ere. Besteak beste, hainbat motatako mikrofonoak, pertikak eta grabagailuak, argi artifizialeko fokuak, banderak eta islatzaileak…

Material guztia lortu ondoren, prozesuaren azken fasea agertzen da: postprodukzioa.

Jean Luc Godard zuzendari frantziarrak gidoiaren berridazketa gisa ulertzen zuen muntaketa. Beste era batera esanda, muntaia fluxu dinamikoa da eta hor sortzen da, hain zuzen ere, filmaren zentzua. Horretan datza postprodukzioaren fasea: planoen erritmoa eta ordena lantzea istorioa kontatzeko.

Eskolaren interesa kalitate goreneko lanak sustatzean datza, ikus-entzunezko esperimentaziorako espazio bat eskainiz, non ikasleek ikus-entzunezko konbentzio narratiboak eta horiek sortzen dituzten teknikak aztertzen dituzten. Beste era batera esanda, sailarentzat garrantzitsua da ikasleei beharrezko tresnak ematea, zer kontatu nahi duten eta nola egin nahi duten erabaki dezaten.

Zinebi IDarten

IDartek ZINEBI67ko Beautiful Docks atalerako kortinilla ofizialean parte hartu du

Animazio Goi Mailako Zikloa, Argazkigintza Goi Mailako Zikloa, Berriak, Berriak EU-n argitaratua

ZINEBI67 Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren edizio honetan, azaroaren 21ean inauguratua, Euskadiko Arte eta Goi-mailako Diseinu Eskola Publikoa (IDarte) aktiboki parte hartzen du Beautiful Docks dokumental saileko gortina ofizialaren sorkuntzan.

Pedro Rivero gidoilari eta zuzendariak, ZINEBIko Animation Lab ZALeko arduradunak, proposatu du proiektua, eta Sonia Estevez animatzaile, zuzendari eta ekoizlea gonbidatu du piezaren buru izatera. Proiektua garatzeko, Estevezek IDarteko bigarren mailako Animazio Zikloaren laguntza izan du, ikasleak prestakuntza balio handiko prozesu profesional eta sortzaile batean inplikatuz.

Animazio-pieza dokumentuaren balioari eta denboraren joanari buruzko hausnarketa gisa ulertzen da. Lanaren etapa desberdinetan zehar, Estefanía Quilchano, Kamila Rodríguez eta Sofía Velasco ikasleek maketa artisau bat eraiki zuten, espazio inguratzaile bat, ikuslea ate landatar eta astun baten bidez bertara sartzera gonbidatzen duena, beste errealitate batzuetarako eta memoria partekaturako sarbidearen sinboloa.

Stop Motion teknika erabili da lana egiteko, eta, gainera, Pixilation baliabideak integratu dira. Stop Motionen teknika argazkiak hartuz objektuak animatzea da, fotogramaz fotograma – argazki-hartze bakoitzaren artean elementuak pixka bat mugituz –, eta Pixilation teknikak, berriz, benetako pertsonak erabiltzen ditu, mugimendu mailakatuaren edo mekanikoaren sentsazioa sortuz. Bi teknika horiek testura bizia eta mugimendu organikoa ematen diote obrari, keinu artistikoa eta denboraren aztarna gogora ekarriz.

IDarteko Argazki Zikloak ere parte hartu du proiektuan. Ane Machicote, Garoa Zubikaray, Lucía Flores eta Jone Carbajosa ikasleek eskuzabaltasunez laga zituzten beren argazki lanak, Gorka Salmeron artistaren irudi banku batekin batera. Horiek animaziorako oinarri bisual gisa erabili zituzten animazioko taldeak, gortinaren atmosfera eta sakontasuna aberastuz.

IDartek eskerrak eman nahi dizkie Estefania, Sofia eta Kamilari egindako lan handiagatik, dedikazioagatik eta sentsibilitate artistikoagatik, bai eta Sonia Estevezi ere, sorkuntza, ikaskuntza eta esperimentazio bisuala uztartzen dituen proiektu hau garatzeko eskolarekin lankidetzan aritzeagatik.

tailer_irekiak_23

Tailer irekiak

Animazio Goi Mailako Zikloa, Argazkigintza Goi Mailako Zikloa, Berriak, Hitzaldiak, jardunaldiak eta tailerrak, Iluztrazio Goi Mailako Zikloa-n argitaratua
kartela_tailer_irekiak_23

Tailer irekiak zeharkako jarduera osagarria da, eta IDarteko Animazioko, Argazkigintzako eta Ilustrazioko Goi-mailako Hezkuntza Zikloetako Arte Irakaskuntzetako espezialitate guztiek egiten dute. Irakasle espezializatuek planifikatu eta antolatzen dute, eta espezialitate horietako 2. mailako ikasleek ematen dute.

Jarduera hau Euskal Autonomia Erkidegoko institutuetako arte-batxilergoko ikasleei zuzenduta dago, azken produktu bat lortzeko animazioko, ilustrazioko eta argazkigintzako eduki sinkronizatu batzuekin lotutako ekintzen bidez prestakuntza zabaltzeko.

Tailer Irekiak martxoaren 13an egin ziren, astelehena, Getxoko Artaza Romo institutuko batxilergo artistikoko 2. mailako 54 ikaslerekin, eta martxoaren 16an, osteguna, 34 ikasle izan genituen Eibar BHIko eta Durangoko Fray Juan de Zumarraga BHIko institutuetan.

Ilustrazio tailerrean Fanzine bat egin zen zenbait lantaldetan, prozesuaren azalpen laburrekin hasi zen, ondoren talde bakoitzak bere sormena aktibatu zuen hizkuntza grafikoa eta estilo pertsonala bilatuz.

Animazioari dagokionez, Stop-Motionen teknikaren azalpen labur bat eman zen. Teknika hori Guillermo del Tororen Pinocho eta beste hainbat film ezagunetan erabili zen, hala nola, Coraline eta Pinotxo. Halaber, stop-motion proiektuaren lehen sekuentzia erakutsi genien, gaur egun 2. mailako ikasleek egiten dutena.

Behin Stop-Motion teknikan sartuta, erreferenteak Cut-out teknikara bideratu genituen. Bertan, ebaketa zen nagusi, eta lantegi honetan landu beharreko teknika zen.

Hainbat set sortu genituen, stop-motion studio app-a deskargatu genuen, eta aldizkarietan, paperetan, ikasle bakoitzak, IDarteko ikasleek gidatuta eta lagunduta, bere animazio txikia sortu zuen, baita batzuek audioa ere.

Azkenik, Argazkigintzan Argazki Rally bat egin zen, hainbat argazki-teknika erabiliz eskola ezagutzeko: arkitektura, jumping style, lightpainting eta erretratu klasikoa. Horretarako, talde txikiak sortu ziren, eta argazkigintzako irakasleen tutoretzapean, etengabeko feedbacka eman zuten argazkigintzako ibilbide osoan zehar.

Egun hauetako irudiak erakusten dizkizuegu, non ikasten dibertitu garen, sortzeko beste modu batzuk irakasten.

Ikasleek egindako stop motion
tailer_irekiak_23
tailer_irekiak_23
tailer_irekiak_23
tailer_irekiak_23
tailer_irekiak_23
tailer_irekiak_23
tailer_irekiak_23
tailer_irekiak_23
tailer_irekiak_23
tailer_irekiak_23
tailer_irekiak_23
tailer_irekiak_23
tailer_irekiak_23
Tailerretan ikasleek egindako stop motion
Tailerretan ikasleek egindako stop motion
encuentrazos_uxue

IDarte Encuentrazos-en

Animazio Goi Mailako Zikloa, Berriak, Erakusketak eta argitalpenak, Hitzaldiak, jardunaldiak eta tailerrak, Iluztrazio Goi Mailako Zikloa-n argitaratua

Pasaden astean, otsailaren 23 eta 24an Encuentrazos-en izan dira IDarteko ikasle eta irakasleak. Encuentrazos, Aragoiko Goi Mailako Diseinu Eskolak, Zaragozan antolatzen duen Ilustrazio, Animazio eta Diseinuko jardunaldiak. Ponentziak, tailerrak eta erakusketak izaten dira bertan.

Bertan, Apila Ediciones-ek antolaturiko “Primera impresión”, nazioarteko haurrentzako album ilustratu lehiaketan, gure ikasle den Uxue Pascual, 500 parteideren artean, lehenengo 6en artean gelditu da, bere “Piztia” lanarekin. 

Lehiaketaren irabazlea aurkeztu dute ostegunean arratsaldean eta azkenean, “The last hunt” Hadi Baghdadi, iraniarraren lanak irabazi du.

Sar zaitez webgune hauetan informazio gehiago jakiteko!!

IDarteko ikasleak Encuentrazos-en
encuentrazos_uxue
Uxue Pascual-en ilustrazioak
encuentrazos_uxue
Uxue Pascual-en ilustrazioak
Proyecto de animación "Patience"

Animazio Proiektuak: “Patience” Olatz López de Heredia-k sortuta

Animazio Goi Mailako Zikloa-n argitaratua

Normalean, animazio-proiektuek lan-fluxu bera izaten dute, 3 fase bereizgarrirekin:


1. Aurreprodukzioa
2. Ekoizpena
3. Postprodukzioa

Aurkezpen honetan Olatz López de Heredia Animazio Zikloko 1. mailako ikasleak egindako animaziozko pieza baten aurreprodukzioko lan-prozesua erakusten dizuegu.

Gero, proiektuaren errealizazioan aurrera egin ahala, produkzio- eta postprodukzio-prozesua erakutsiko ditugu.

Aurreprodukzio fasea (argumentu eta arte garapena)

Animazio-pieza baten aurreprodukzio-fasean, ikerketa, gidoi, ideia eta ikusizko eta soinuzko kontzeptuen bidez esploratzen eta probatzen dira, produkziorako eta postprodukziorako materiala prestatzeko.

Fase honetan garatzen diren input edo itemak honako hauek dira, eta ez nahitaez ordena honetan:

Ideia eta Sinopsia

Animazio-ekoizpen oro ideia sortzaile batekin hasten da, eta, beraz, animazio-proiektu baten garapenean eman behar den lehen urratsa ideia hori egingarria den baloratzea da, hura aztertzea eta garatzea. Ideia irmoa denean, sormen-prozesuari ekiten zaio, gure historiaren argumentuaren sinopsi labur bat idatziz.

Kontzeptu nagusiak, edo ideia sortzaileak, erakargarria eta hitz gutxitan azaltzeko erraza izan behar du.-

Gidoi argumentala

Jatorrizko ideia argi definitu ondoren, argumentua hiru ekintzatan egituratuta lantzen da: planteamendua, korapiloa eta amaiera.

Concept art:

Zirriborroak eta pertsonaien, inguruneen, jantzien eta prop-en* diseinuak ideiaren eta argumentuaren irudietara eramatea da concept art.

Marrazkia sormen-prozesu osoaren parte izan ohi da.

Storyboard: filma osatuko duten plano guztiak irudietara pasatzea ikus-entzunezko lengoaiaren bidez.

Historiak mugituko dituen ildo nagusiak ezagutzen hasten diren unean, Storyboardekin lanean hasi ohi da. Lehenengo storyboard-en marrazkiak bineta txiki independenteak dira, eta garrantzitsuena ez da marrazkiaren kalitatea, baizik eta argudiozko ideietan aurrera egitea eta pertsonaiak eta ingurunea nolakoak diren ulertzen laguntzea. Ondoren, argumentua behin betikoa denean, eta animazioaren eta ingurunearen protagonistak osorik landu eta diseinatu direnean, behin betiko storyboarda egingo da, animatika* sortzeko erabiliko duguna.

IDarte logo
Pribatasun laburpena

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun gure taldeari ulertzen lagundu.