IDarte learning together

Diseinu Grafikoko ikasketa amaierako lanen aurkezpenak 2022

Diseinu Grafikoko Goi Mailako Ikasketak-n argitaratua

2022 Diseinu Grafikoko Graduaren ikasketa amaierako lanen aurkezpena zuzenean ikus dezakezu.

Ekainak 13

Aurkezten dute:

  • 9:30 Goizaldi Arozena
  • 10:00 David Navarrete
  • 10:30 Naiara Moreno
  • — Atsedenaldia —
  • 12:00 Naia Ferrer
  • 12:30 Álvaro González
  • 13:00 Thais Braga

Ekainak 14

Aurkezten dute:

  • 9:30 Nicole Cortes
  • 10:00 Arrate García-Ardanaz
  • 10:30 Maitane Parada
  • 11:00 Jone Zapardiel
  • — Atsedenaldia —
  • 12:30 Ainhoa García de Cortazar
  • 13:00 Iñaki Tristan
  • 13:30 Janire Lavín

Ekainak 21

10:30 Gorka Saénz

Argazkigintzako platoa

Argazkigintzako proiektu integratuen aurkezpenak 2022

Argazkigintza Goi Mailako Zikloa-n argitaratua

2022 Argazkigintzako Goi Mailako Hezkuntza Zikloaren proiektu integratuen aurkezpena zuzenean ikus dezakezu.

Aurkezten dute:

  • 8:30 Maitane Campos
  • 9:00 Elaia Txakartegi

Aurkezten dute:

  • 13:30 Lidia Abalo
  • 14:00 Sandra Calvo
  • 14:30 Ainhoa García de Cortazar

Aurkezten dute:

  • 11:30 Ane Gónzalez
  • 12:00 Yadira Román
  • 12:30 Eider González
Proyecto de animación "Patience"

Animazio Proiektuak: “Patience” Olatz López de Heredia-k sortuta

Animazio Goi Mailako Zikloa-n argitaratua

Normalean, animazio-proiektuek lan-fluxu bera izaten dute, 3 fase bereizgarrirekin:


1. Aurreprodukzioa
2. Ekoizpena
3. Postprodukzioa

Aurkezpen honetan Olatz López de Heredia Animazio Zikloko 1. mailako ikasleak egindako animaziozko pieza baten aurreprodukzioko lan-prozesua erakusten dizuegu.

Gero, proiektuaren errealizazioan aurrera egin ahala, produkzio- eta postprodukzio-prozesua erakutsiko ditugu.

Aurreprodukzio fasea (argumentu eta arte garapena)

Animazio-pieza baten aurreprodukzio-fasean, ikerketa, gidoi, ideia eta ikusizko eta soinuzko kontzeptuen bidez esploratzen eta probatzen dira, produkziorako eta postprodukziorako materiala prestatzeko.

Fase honetan garatzen diren input edo itemak honako hauek dira, eta ez nahitaez ordena honetan:

Ideia eta Sinopsia

Animazio-ekoizpen oro ideia sortzaile batekin hasten da, eta, beraz, animazio-proiektu baten garapenean eman behar den lehen urratsa ideia hori egingarria den baloratzea da, hura aztertzea eta garatzea. Ideia irmoa denean, sormen-prozesuari ekiten zaio, gure historiaren argumentuaren sinopsi labur bat idatziz.

Kontzeptu nagusiak, edo ideia sortzaileak, erakargarria eta hitz gutxitan azaltzeko erraza izan behar du.-

Gidoi argumentala

Jatorrizko ideia argi definitu ondoren, argumentua hiru ekintzatan egituratuta lantzen da: planteamendua, korapiloa eta amaiera.

Concept art:

Zirriborroak eta pertsonaien, inguruneen, jantzien eta prop-en* diseinuak ideiaren eta argumentuaren irudietara eramatea da concept art.

Marrazkia sormen-prozesu osoaren parte izan ohi da.

Storyboard: filma osatuko duten plano guztiak irudietara pasatzea ikus-entzunezko lengoaiaren bidez.

Historiak mugituko dituen ildo nagusiak ezagutzen hasten diren unean, Storyboardekin lanean hasi ohi da. Lehenengo storyboard-en marrazkiak bineta txiki independenteak dira, eta garrantzitsuena ez da marrazkiaren kalitatea, baizik eta argudiozko ideietan aurrera egitea eta pertsonaiak eta ingurunea nolakoak diren ulertzen laguntzea. Ondoren, argumentua behin betikoa denean, eta animazioaren eta ingurunearen protagonistak osorik landu eta diseinatu direnean, behin betiko storyboarda egingo da, animatika* sortzeko erabiliko duguna.

IDarte arquitectura

Talk-A variable typeface proiektu esperimentala by Mikel Tristan

Diseinu Grafikoko Goi Mailako Ikasketak-n argitaratua

Talk-A variable typeface proiektu esperimental bat da eta, estilistikoki kontrakoak diren, bi eraikinen arteko elkarrizketa letra-tipo aldakor baten bitartez islatzea du helburu.

Letra-iturria Vitoria-Gasteizen kokatua dagoen IDarte Arte eta Goimailako Diseinu Eskolaren arkitekturan dago oinarritua; hau osatzen duten eraikin neogotikoaren eta eraikuntza berriaren elkar eragitean hain zuzen ere.

Eraikuntza berriaren eta antzinako eraikinaren arteko elkarrizketa baten gisara aurkezten dute Roberto Ercilla eta Miguel Ángel Campo arkitektoek 2007 urtean osatutako berriztatze lana.

Korridore-eraikina, edo eraikuntza berria, komentuaren inguruan bihurka ibiltzen da gainetik altxatu eta klaustroan sartzen den arte. Irudi formal garbia eta, aldi berean, xumea eta ezagutzen erraza den ikono bat bezala dago sortua, eraikin zaharraren kontrapuntu izatea helburu duena.

Bi eraikuntzek irakurketa desberdina duten arren, elkarri aurre egiten diote lehia formalik egon gabe eta bien arteko elkarbizitza bi muturrak lotzen dituen letra-tipo aldakor batekin islatu nahi izan da.

Bi eraikinek sendotasuna trasmititzen dutela, baina hau aurkako ezaugarrien bitartez egiten dutela ikusita, tipo bakoitzarentzako proportzio ezberdinak erabaki dira, lotura gisa “x Altuera” utzita.

Grotesk izendatutakoak eraikin berrian errepikatzen diren laukizuzen formako bloke horizontaletan du oinarria eta Serif-ak komentu neogotikoaren bertikaltasun eta kontrastean. Talk-A Groteskaren letren proportzioak eraikin berriaren leihoetan ikusi daitekeen “N” letratik abiatu dira eta Talk-A Serifaren oinak aldiz, komentuan errepikatzen diren arku zorrotzetatik.

Proiektu tipografikoa aurkezteko 3 blokeko espezimen fisiko bat garatu da: inspirazioa den eraikinaren argazki liburuxka; letra-iturria aurkezteko bigarren liburuxka bat; eta erditik tolestutako A3 tamainako, paper begetalezko, 8 poster.

Proiektua esperimentala izanik, letra-iturria oraindik ez dago ehuneko ehunean erabilgarri eta, horrezkero, alfa bertsio edo prototipo baten gisara aurkezten da.

Ion Romero, Letterholics Poster

“LetterHolics Festival”, Ion Romero-k egina

Diseinu Grafikoko Goi Mailako Ikasketak, Galeria-n argitaratua

Ion Romeroren Gradu amaierako lana

LetterHolics Festival” Kaligrafia, Lettering eta Tipografiaren fikziozko nazioarteko jaialdi bat da. Letrak ardatz hartuta, gure bizitzak egunero eraldatzen dituzten diziplina batzuen garrantzia transmititzeko leku ezin hobea izango da.

Proiektu honetarako Ionek, LetterHolics Festibalaren irudi korporatiboa sortu du bere aplikazioekin batera:

  1. Oinarrizko papergintza
  2. Kartelak eta Flyerrak
  3. Promozio Liburua
  4. Seinaletika
  5. Merchandising