BBDweek Bilbon 2025

IDarteko ikasleen parte-hartzea BBDWEEK-eko erronkan

Berriak, Berriak EU, Diseinu Grafikoko Goi Mailako Ikasketak, IDarte BBDW-n-n argitaratua

IDarteko ikasle talde batek Bilbao Bizkaia Design Week (BBDWEEK) ekimeneko erronketako batean parte hartu du. Osasun sailak eta Bilboko Udalak bultzatutako proposamen honek lau erronka erreal planteatzen zituen, hiritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuak eta esperientziak hobetzearekin, baita osasunaren inguruko kontzientziazioa sustatzearekin lotuta daudenak.

Lantaldeak diziplina anitzekoak izan dira, diseinuaren eta berrikuntzaren arloko hainbat zentruetako ikasleek osatuak. Talde bakoitzari lau arazoetako bat esleitu zitzaien eta, hilabete batez, mentoretza saioen, taldeko dinamiken eta jarduera autonomoen bidez lan egin zuten proposamen bat garatzeko.

Helburua zen aurkezpen egunerako lau proposamen berritzaile eta bideragarri prestatzea, erronka bakoitzeko bana. Horretarako, parte-hartzaileek hainbat jarduera egin dituzte: landa-ikerketa, instalazioetan probak egitea, erabiltzaileei elkarrizketak egitea, kostuen estimazioa eta proiektu konplexuen denbora-planifikazioa, besteak beste.

Ikasleentzat esperientzia bereziki aberasgarria izan da: ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izan dute, metodologia berriak ezagutu dituzte, beste diziplina batzuetatik ikasi dute eta benetako proiektu multidiziplinarren kudeaketa ezagutu dute. Azken batean, erronka honek euren prestakuntza profesionala sendotu eta diseinuaren aplikazio errealaren ikuspegia zabaldu du.

Hauek izan ziren Enia Susperregi, Ander Varas eta Lander Martinezek parte hartu zuten bi erronka:

Ander Varas (1.erronka)

Erronkan bihotz-geldialdien arazoa eta BCP teknikaren ikusgarritasun falta landu zuten. Haien ikerketak erakutsi zuen ezjakintasunaz gain, panikoa dela lekukoak paralizatzen dituena. Arazo horri erantzuteko Latidos Bilbao Taupadakkanpaina sortu zuten, bi konponbide uztartzen dituen estrategia bikoitza: SMS Flash, 112ko operadoreak lekukoaren mugikorrera zuzenean bidaltzen duen metronomo bisual eta entzungarria, konpresioen erritmoa markatzen eta hasierako blokeoa gainditzen laguntzen duena; eta TAUPA, bularrean jartzen den gailu fisikoa, konpresioen sakonera egokia (5–6 cm) lortzera gidatzen duena. Helburua herritarrak ahaldundu eta “egin gabeko suspertzea da okerrena” mezua indartzea da.

Enia Susperregi (4.erronka)

Gure taldearen proposamena Bilboko kalistenia-parkeen erabilera bultzatzea izan zen, batez ere emakume gazteen artean, espazio horietan nagusiki gizonezkoek osatutako publikoa nagusi delako. Horretarako, kanpaina baterako proposamen grafiko bat garatu genuen, aurreiritziak apurtzeko eta “parke hauek zuretzat ere badira” mezua indartzeko, kirol-praktika anitzago, inklusiboago eta irisgarriagoa sustatuz.

Aura proyecto 2015

Aura: Diseinu digitala emakumeen osasunerako

Berriak EU, Diseinu Grafikoko Goi Mailako Ikasketak, Erakusketak eta argitalpenak-n argitaratua

Nola lagun dezake diseinu digitalak emakumeen ongizatean?


2.lauhilekoan, IDarteko Diseinu Grafikoko 3. mailako ikasleek Aura errónea egin dute: emakumeen osasun hormonalaren hobekuntzan lagunduko duten irtenbide digital berritzaileak garatuz. Lehenengo hilekoetatik menopausiara arte, ikasleen talde bakoitzak benetako arazoak identifikatu eta erabiltzailearengan oinarritutako aplikazioak diseinatu ditu.

Erronka hau  Baliabide Informatikoak VI eta Erabiltzailearen Esperientzia (UX) ikasgaietatik landu da, gaitasun teknikoak, metodologia aktiboak eta ikuspegi etikoa uztartuz. ChubbyApps enpresaren tutoretzarekin, proiektuak profesionaltasunez eta konpromiso sozialarekin garatu dira, Challenge-Based Learning (ChBL) metodologia jarraituz.

Zer eskaintzen dute proiektu hauek?

  • Osasun-metrika objektiboak: bihotz-maiztasuna, loaren kalitatea, gorputz-tenperatura…
  • Erabiltzaile-profil anitzak:
    • · Hilekoa duten nerabeak
    • · Obario polikistiko sindromea (SOP) edo endometriosia duten emakumeak
    • · Hilekoarekin kirola egiten dutenak
    • · Min mentruala arintzea edo prebenitzea bilatzen dutenak

GJHekin lotura:

  • GJH 3 – Osasuna eta ongizatea
  • GJH 5 – Genero berdintasuna

Taldeak eta partaideak

TalfeakPartaideak
AlayAinara Azcarate, Larraitz Lopetegui, Yun Olazabal, Amets Otegui
AupaUxue Bageneta, Nora Diez, Aitor Gorospe, Irati Senosiain
DescohesionadosXing Yi Lin, Lander Martínez, Carla Treviño, Maitena Vanti
Globo 4Yeray Arrojo, Sara Domínguez, Leire Germán, Juan Miguel Ventura
PentaMaialen Agirre, Jokin Ahedo, Lorena Mariñelarena, Garoa Rojí, Enia Susperregui
TemporalItxaso Álvarez, Narea Arizti, Laura Cancho, Magdalena Gay Pobes

Aplikazioen prototipoak

Presentaciones de los proyectos

Aupa Taldea: Uxue Bageneta, Nora Diez,  Aitor Gorospe y Irati Senosiain
Penta Taldea: Maialen Agirre, Jokin Ahedo, Lorena Mariñelarena, Garoa Rojí y Enia Susperregui
Grupo Descohesionados: Xing Yi Lin, Lander Martinez, Carla Treviño y Maitena Vanti
Grupo Globo4: Yeray Arrojo, Sara Dominguez, Leire German y Juan Miguel Ventura
Grupo Temporal: Itxaso Alvarez, Narea Arizti, Laura Cancho y Magdalena Gay Pobes


Ariketa akademiko bat baino gehiago

Aura proiektuak erakusten du diseinuak gizartean eragin positiboa, etikoa eta erreala izan dezakeela. IDarten diseinua ikastea mundua ezagutzetik eraldatzea da: zaintzen duen eta arrastoa uzten duen berrikuntza.

Eskerrik asko ikasleei euren ahalegin, sormen eta sentikortasunagatik. Eta eskerrik beroenak ChubbyApps-eko Patricia eta Asier-i, haien laguntzarik gabe ez zen posible izango.

CONSULTING-WORKSHOP gure herbeheretar lagunekin

Barne Diseinuko Goi Mailako Ikasketak, Berriak, Berriak EU, Erakusketak eta argitalpenak-n argitaratua

Iaz egin genuen antzera, 2025ko maiatzaren 14ean, Groningeneko Alfa-collegeko ikasleak bisitatu gaituzte, bere irakasleekin, Anita van Hofslot, Selma Kindermans eta Bert Huitsing. 

Lankidetza-tailer batean parte hartu dute, eta Barnealdeen Diseinuko bigarren mailako Proiektuetako eta Eraikuntzako ikasleak garenoi lagundu gaituzte 3M memorialaren inguruan garatzen ari garen proiektuan. 

Eskerrik asko zuen bisitagatik eta elkarekintzagatik.

Dena den, workshop honi benetan beste modu berezi batean deitu genion:

TXANTXA DIRUDI, BAINA EZ DA HALA

fake-consulting-workshop

Hemen titulu xelebre honen arrazoiak:

Irakasleok garenok ondo ezagutzen dugu ikasgai batek baino gehiagok edo talde batek baino gehiagok proiektu baten garapenean parte hartzen duen momentuan agertzen diren arazoak: “Eraikuntzako irakasleak (kasu honetan, Asier Larunbek) hau edo bestea esan dit”; “benetan eraiki daitekeela esan dit”; “ezin dela eraiki esan dit”; “Enekori, Proiektuak ikasgaiaren irakasleari, soluzio hori ez zaio gustatzen” eta abar.

Egoera horren aurrean, ikasturte honetan, Proiektuakikasgaiaren irakaslea aurretik inoiz egin ez duena egitera ausartu da: istorio bat kontatu die.

Eta, honela hasi du klasea:

“Istorio bat kontatuko dizuet. Zuen gurasoek haur zinetenean kontatzen zizkizueten horien pareko bat… (barreak) “.

Bazen behin Arkitektura Ikasketa Amaierako Proiektua garatzen ari zen ikasle bat, hau da, ni neu. Amaierako proiektuaren Aurreproiektua gainditua nuen, bai eta Oinarrizko Proiektuari dagokion fasea ere. Amaierako Proiektuaren eraikuntza-definizioaren fasea garatzen hasia nintzen. 

Egun batean, eskolara joan nintzen Eraikuntza Departamentuko irakasle batekin nire lehen tutoretza izatera; ospe handiko irakaslea zen.   

Proiektua irakasleari erakustean, ezinezkoak iruditzen zitzaizkion hainbat kontu azaldu zizkidan. Adibidez, zorutik sabairainoko beirazko fatxadei dagokienez, delitu ekologikoa zirela adierazi zuen. Haren ustez, ez zen posible lama batzuen bitartez osatutako fatxada bikoitza eusten zuten mentsulak jartzea; horregatik, proiektuaren fatxada goitik behera desegiten zuten pilare batzuk jartzeko eskatu zidan. Proiektuak forjatuetan zituen irekigune batzuk egiteko aukerarik ez zuen ikusten; hori zela eta, proiektua hondatzen zuten pilare batzuk jartzeko eskatu zidan.

Atsekabetuta atera nintzen tutoretzatik eta etsipenez beteta joan nintzen etxera, proiektuak porrot egin zuela ikusita. 

Dena den, irakasleek lehen zuten pisuzko presentzia horretatik erretiratu ondoren ─inoiz irakasleok galdu dugun presentzia eta autoritate horretatik erretiratu ondoren─ hau da, etxerako bidean ideiak argitu nituenean, proiektu osoa eraikitzea posible zela konturatu nintzen; bai nik planteatutako proiektua, baita irakasleak esandakoa ere. Baliteke irakasleak gezurra esan izana. Hau da, konturatu nintzen dena iruzur bat izan zitekeela, oso ondo antzeztutako performance bat, ikasleak erreakziona zezan eta proiektuaren erabakiak bereak egin zitzan.

Gerora, jardun profesionalean, gremioek obra egin bitartean eskainitako ekarpenak borondate hobea izango ote zuten? Egiazkoagoak eta zintzoagoak izango ote ziren? Guk ikasleei ematen diegun laguntza bezain paternalistak izango ote ziren gremioek egindako ekarpenak?

Onartu behar dut tutoretza hori oso pedagogikoa izan zela; izan ere, geroko errealitate profesionala izango zen horretan bete-betean sartu ninduen. 

Eskerrik asko, Professor!

Egia esan, ez dakit oso lagungarria izan ote zinen gerora arkitektoak eta diseinatzaileak topatu dugun errealitate profesionalari begira, obretan teknikoak autoritaterik gabe utzi dituen errealitate profesionalari begira, hain zuzen ere. Inoiz pentsatu izan dut gure ikasketetan hainbeste zaplazteko jaso eta gero ─gu indartsu bihurtzeko asmoarekin, pentsatu nahi dut─, gure MAISU HANDIENGANDIK jasotako kolpe horiek benetan murriztuago eta atsekabetuago utzi gaituztela. Izan ere, ikasketak bukatu genituenerako, gure duintasuna defendatzeko indarra galdu genuela ematen du. 

Horretaz gain, aitortu beharrean gaude irakasleen eta katedradunen gehiegikerien erruz aurrera eraman den titulatu berrien gaitasun profesionalen usurpazioa mingarria izan dela. Ez da beharrezkoa datu zientifikoetara jotzea baieztapen hori egiaztatzeko eta horrek gure garapen profesionalean eragin dituen mugei buruzko ondorioetara iristeko. Beste gremio eta lanbide batzuek ondo dakite hori, ahulezi egoera hori guri aurrea hartzeko aprobetxatu baitute. 

Izan ere, ene Jainkoa! Batzuei gerta zitzaigukeen okerrena egokitu zaigu! Lehenengo, gurasoen gehiegizko aginpidearen menpe egon behar, eta, gero, seme-alabekin autoritatea galtzea! Eta zentzu bikoitzean, gainera, irakasle gisa autoritatea galdu dugulako, baina baita arkitekto eta diseinatzaile gisa ere. Noiz utzi dugu horrelako zerbait gerta zedin? Nietzschek dioen bezala, gu geu izan al gara, Jainkoaz abusatuz, Jainkoa bera hil dugunak? 

“Jainkoa hil da! Jainkoak hilda jarraitzen du! Eta guk hil dugu! Nola kontsolatu geure burua hiltzaile guztien hiltzaileak garenok? Munduko sakratuena eta boteretsuena zen hori odolustu egin dugu gure labanen azpian,  nork garbituko du odol hau gugandik?” (Nietzsche, 2016: 125 atala, 169 or.)

Nietzsche, F. (2016). La gaya ciencia (Itzulpena J. L. Vermal) EDITORIAL TECNOS. (Jatorrizko testua 1882an argitaratua). 

Hala eta guztiz ere, eta odolak odol (kasu horretan nire odola, ez Jainkoarena), Eraikuntza ikasgaiko tutoretza hura izugarri pedagogikoa izan zen, eta horrek inspiratzen du ikasturte honetan ikasleei kontatutako istorioa.

Hau da, behin istorio hori eta ustezko arrazoiak kontatuta, gure ikasleei argi geratu zaie edozein kritika eta zuzenketa egokia, eta, aldi berean, des-egokia ere izan daitekeela. Izan ere, une horretatik aurrera, kritika-saioetako bat gezurrez jositakoa izan litekeela abisatu dugu irakasleok; hau da, gaur egungo fake famatu horretara jo ahalko genukeela. Beraz, hori horrela izanik, ikasleek beren proiektuaren erabakiak eta emaitzak beren eskuetan hartu behar izan dituzte. Gainera, eta batez ere, bi irakasgaiak, Eraikuntza eta Proiektuak, eremu ez zientifiko eta ez objektibo gisa ulertu behar izan dituzte ikasleek, bi ikasgaiak esparru anbiguoa eta, aldi berean, izugarri moldakorra eta sortzailea den alor baten parte baitira. 

Behin ikasgela girotuta, prest egon gara Herbehereetako gure lagunekin dinamika bateratu bat egiteko. Groningeneko Alfa College ikastetxeko Eraikuntza alorreko ikasleak gure lagunak dira, eta maiatzean etortzen zaizkigu urtero bisitan. 

Dinamika aurrera eramateko, gaztelaniazko eta euskarazko geletako ikasleak nahastu ditugu taldeak sortzeko, ikasle horiek ingelesez hitz egin dezaten!

Gure ikasleek osatutako talde bakoitzari bi ikasle herbeheretar gehitu zaizkio. Ikasle herbeheretarrek tutoretza-lana egin dute gure ikasleek abian duten proiektuari laguntza eskaintzeko asmoarekin. Dena den, bikote herbeheretarrek zeregin bi izan dituzte taldeetan: haietako batek, ekarpenak eginez, gure ikasleei lagundu behar izan die; aldiz, besteari apropos egindako ekarpen oker (fake) bat egiteko eskatu diogu. 

Azken hori egitea ez da batere erraza, eta sinesgarria izan dadin ongi argudiatu beharko dute. Ikasle horrek hala egin ezean eta gezurra esaten duena harrapatuz gero, talde herbeheretarra izango da parte hartuko duena workshoparen bukaeran egingo dugun aurkezpenean.  

Aldiz, gure ikasleek ez badute asmatzen bi ikasle herbeheretarretatik nork hartu duen aholku okerrak emateko papera, gure ikasleek egingo dute aurkezpena.

Azkenean, ez dugu dinamika hain urrun eramateko aukerarik izan, ezin izan dugu, komunikazioa nahikoa murriztuta egon baita, hizkuntzak sortutako zailtasunak direla eta.

Hala ere, une oro gezurraren bat (zerbait fake edo des-egokia) egon zitekeen mehatxuari eutsi izanak ondorio oso positiboak izan ditu.

Izan ere, nire proiektuarekin lagundu nahi didan norbaitek erdian zutabe bat jarri behar dudala adieraziko balit, eta zutabe horrek nire proiektua hondatuko balu (izan ere, herbeheretarrekin garatu dugun dinamikan behin baino gehiagotan gertatu den egoera izan da hori), egoera horretan, ez al nuke laguntza hori faltsutzat (fake-tzat) hartu behar? Zalantzarik gabe: bai. Iradokizuna egiten duen pertsonarentzat bere ekarpena benetakoa izan arren (edo ez), iradokizun horrek nire proiektuaren ideiarekin talka egiten duen neurrian, ahalegin handia egin behar dut bere kritika onartzeko eta kritika hori heldutasunez barneratzeko. Era berean, indar guztiarekin borrokatu behar dut neure proiektuaren azken arrazoiak eta motibazioak aurkitzeko, baldin eta nire proiektua oraindik zutik mantentzen bada (zutik egiturari eta kontzeptuari dagokionez).

Hau da, kontatutako istorioak eta zerbait faltsua izan zitekeen mehatxuak ikaskideen arteko iradokizunak erne entzutera eraman gaituzte. Ez hori bakarrik, modu autonomo eta arduratsuan entzun behar izan diogu ondoko ikaskideari; berarengandik jasotako laguntza onartu eta barneratu behar izan dugu bere iradokizunak proiektuaren ildo berean integratzeko helburuarekin. 

Izan ere, Proiektuak ikasgaian egoera benetan ohikoa da bizi izan duguna. Dena den, norberak bere buruari galdetzen dio: bizitzako edozein elkarrekintza ez al da horrelakoa? Izan ere, bizitzan gerta dakigukeena ez al da hemen kontatutakoaren antzekoa?

Oharra: Testu hau liburu honetako jatorrizkotik abiatuta moldatu dugu:

Besa, E. (2024). Proiektuen irakaskuntzarako gidaliburua. Diseño editorial. 

https://eimakatalogoa.eus/vufind/Record/62917

Fantastic Machine

Fantactic Machine proiektua ikusgai Eibarren

Berriak, Berriak EU, Erakusketak eta argitalpenak-n argitaratua

Fantastic Machine, IDarteko argazkigintza mintegitik zabaldu den proiektua da. Lanaren helburua arte-hezkuntzako hainbat espaziorekin elkartzea da, irudia, mugimendua eta soinu eremuan oinarritzen den metodologia esperimental bat garatzeko. 

2024-2025 ikasturtean IDarte, Eibar BHI, EASD-AGDE Iruña eta IES Llanes eskolek parte hartu dugu. Lan honek NASAk 1977an burututako giza eta estralurtarren arteko harreman operazioa hartzen du aitzakiatzat: Voyager zunda. Alex Dinielson eta Maximilien Van Aertrycken Fantastic Machine filmera joz, proposamenak neurri batean imitatzen du NASAren misio hura, eta ikasleak gonbidatzen ditu lurretik bizitza estralurtarrari agurrak bidaltzera.

Horretarako, banakako eta taldeko lan bat jarri da abian, non gela bakoitzak 116 argazkiko sorta bat egin du. Eta ez irudiak bakarrik. Ikasleek soinu artxibo bat ere sortu dute. Deskribatutako lehen prozesua amaitu ondoren, eskola bakoitzak lortutako argazki eta soinu materialak guztien artean nahastu eta banatu dira, bideo batzuk sortzeko asmoarekin, ikus-entzunezko narrazioaren bidez argazki eta soinuen amalgamari zentzu bakar eta berezia eman diotenak.

Baina, nola animatu ditugu ikasleak horrelako misio bati erantzutera? Bada, galdera hau egin diegu: Zer ekarpen egin dezaket nire begiradarekin beste baten begien aurrean? Nola irudikatu nahi dut bizi naizen mundua? Nola nahi dut kanpotik ikustea? Eta bizi naizen gizartean, nola nahi dut izatea? Garrantzitsua da azpimarratzea 1977an Voyager zundak erabaki hau hartu zuela: izugarrikeria edo indarkeria erakutsiko duen lurreko argazki edo soinurik ez bidaltzea. Jakina, pentsamendu askeari eta begirada kritikoari dei eginez, lan honetan ez dugu ikasleen sorbaldan antzeko mugarik jarri, proposamenaren aurrean esperimentazioa artistikoa sustatuz.


Behin proposamena burututa, Eibar BHIko eskolatik gonbidapena jaso genuen Fantastic Machine proiektua urtero Eibarko Portaleko Museo Aretoan (Bista-Eder kalea, 10) egiten duten erakusketaren barne hartzeko. Beraz, ikasle guztien lanak bertan egongo dira bisitatzeko prest.

  • Kokapena
    • ·  Portalea Kultur Etxea. Bista-Eder Kalea, 10, 20600 Eibar, Gipuzkoa
  • Ordutegia
    • · Apirilaren 4tik 27ra 18.30-20:30 asteartetik igandera
Ikasle bat Fantastic Machine proiektuan parte hartzen, argazki kamera baten bidez ikuspegi sortzailea harrapatzen.
Fantastic Machine proiektuko ikus-entzunezko narrazioa pantaila handi batean erakusten, argazkien eta soinuen arteko elkarrizketa sortuz.
Fantastic Machine erakusketako prestaketa Eibarko Portaleko Museo Aretoan, ikasleen lanak hormetan jartzen.
Ikasle talde bat soinu artxibo esperimental bat grabatzen estudio batean, Fantastic Machine proiektuaren testuinguruan.

Ikasleek beren lanak erakusten eta saltzen dituzten azoka txiki baten ikuspegia.

Talentu Gazteak: sorkuntza eta talentua IDarten

Berriak EU, Erakusketak eta argitalpenak, IDaste-n argitaratua

Talentu Gazteak ekitaldia esperientzia paregabea izan da IDarten, espezialitate guztietako ikasleek urtean zehar egindako proiektuak partekatu baitituzte. Topagune horretan, ikasleek zein irakasleek espezialitate ezberdinetan ikasturte honetan izan dituzten erronkak ezagutu ahal izan ditugu.

Jardunaldian, ikasleek beren lanak aurkeztu zituzten, beren sortze-prozesuak, metodologiak eta ikasitakoak azalduz. Talentu Gazteak talentuaren eta ahaleginaren erakusleiho izan da, diseinu-proposamen berritzaileetatik hasi eta hainbat diziplinatako adierazpen artistikoetaraino.

Hauek izan ziren aurkeztu ziren proiektuak:

Zaramaga Proiektua: Suge Bideak

  • Barne Diseinua eta Diseinu Grafikoa 1.maila

Zaramagako San Frantzisko Eliza: Oroimen Proiektua

  • Barne Diseinua 3.maila

Fanzine aurkezpenak

  • Ilustrazioa 2.maila

KuBO23 Animazio Proiektuaren Prozezua

  • Animazioa 2.maila

Jose Uruñuela Dantza Eskola eta Zamak Garama proiektuak

  • Argazkilaritza 2.maila

Argazki Historiko baten berrinterpretazioa

  • Argazkilaritza 1.maila

Seinaletika, Tipografia Digitala eta Programazio proiektuak

  • Diseinu Grafikoa 3.maila

Gainera, azoka txiki bat antolatu zuten ikasleek ostiralean eta larunbatean, eta bertan beraien obrak erakutsi eta saldu zituzten. Ekimen horri esker, haien sorkuntzak ezagutzera emateaz gain, publikoarekin elkarreragiteko eta bere piezen merkaturatze-prozesua esperimentatzeko aukera ere eman zuen.

Eskolan uste dugu garrantzitsua dela ikaskuntzarako espazio hauek sortzea, gure ikasleen sormena, lankidetza eta proiekzio profesionala sustatzen baidute.

Ikaslen lana Talentu Gazteak 2025
Ikasle bat bere sormen-proiektua azaltzen, publikoaren aurrean
Ikasleek ostiral eta larunbatean antolatutako azokako mahaiak, bertan beren lanak saltzen
Ikasleen diseinu eta ilustrazio lanak erakusketa batean
diseinua-artearen-bidez-oteiza-museoa

Diseinua Artearen bidez ezagutuz: Gure lankidetza Oteiza Museoarekin

Berriak EU, Erakusketak eta argitalpenak-n argitaratua

IDarten ikaskuntza praktikoaren eta mundu profesionalarekiko loturaren aldeko apustua egiten dugu. Horregatik, aurten Oteiza Museoarekin elkarlanean proiektu bat aurrera eramateko aukera izan dugu. Ekimen hau Aitor Axpe irakaslearen “Diseinuari Aplikatutako Zientzia” irakasgaiaren barruan sortu da, Barnealdeen Diseinua eta Diseinu Grafikoa graduetan, diseinua diziplinarteko ikuspegi batetik aztertzeko helburuarekin.

Ikasturtean zehar, ikasleek funtsezko kontzeptuak landu dituzte, hala nola neurria, proportzioa, sinbologia, simetria, egitura fraktalak eta forma. Teoria soilak baino gehiago, edozein diseinatzailerentzako funtsezko tresna gisa jorratu dituzte. Lehenik eta behin, ikasleek horiek erabiltzen ikasi dute, eta, ondoren, historiako diseinatzaile handiek beren proiektuetan nola aplikatu dituzten aztertu dute. Tresna horiek, batzuetan antzinakoak diruditenak, diseinu garaikidean funtsezkoak izaten jarraitzen dutela konturatu direnean izan da unerik argigarrienetako bat.

Unitate bakoitzak proiektu pertsonal edo talde-proiektu bat sortu du, ikasleek ikasitakoa praktikan jartzeko. Amaiera gisa, eragin handiko erreferente arkitektoniko baten inguruko azken lana egin dute: Arantzazuko Santutegiaren fatxada nagusia.

Gai honen aukeraketa ez da kasualitatea izan. Diseinu berritzailea da, bere garaian eskemak hautsi zituena, diseinua ulertzeko dugun moduarekin guztiz bat datorren lan kooperatibo eta multidiziplinarraren emaitza. Gainera, aukera paregabea izan da inguratzen gaituen ondare kulturala baloratzeko eta gure lurraren diseinatzaileen obran sakontzeko.

Esperientzia aberasgarria izan da zentzu guztietan. Oteiza Museoarekin izan dugun harremanari esker, aukerak zabaldu ditugu, eta bi erakundeen arteko lan- eta ezagutza-sare bat sortu dugu. Azken balorazioa izugarri positiboa izan da: gure ikasleek prozesuaz gozatu dute, modu praktikoan ikasi dute eta diseinuari artearen bidez begiratzeko modu berriak aurkitu dituzte. Zalantzarik gabe, lankidetza honek elkarrekin esploratzen eta ikasten jarraitzeko gogoz utzi gaitu.

diseinua-artearen-bidez-oteiza-museoa
idarte-ikasleak-diseinu-proiektua
barne-diseinua-grafikoa-ikasleak
arantzazu-fatxada-diseinu-proiektua
IDarte Fest Vol2

IDarte Fest Vol-2, Martxoak 13tik 15era

IDaste-n argitaratua

Martxoak 13

Asteazkena

ZTANDAP

Ztandap, generoa protagonista duen umore bakarrizketa

IDarte Klaustroa

Martxoak 13

10:00 – 11:00

Merchandising laser cutting

IDarte Eliza

Martxoak 13

11:00 – 13:00

Izaskun Urkijo

Arte zuzendaria zineman

IDarte Glassroom

Martxoak 13

12:30 – 13:30

Martxoak 14

Osteguna

Arrate Rodriguez

Mística flor

IDarte Glassroom

Martxoak 14

10:30 – 11:30

Ibon Telleria

Ekoizpenetik bizitokira

IDarte 012 Gela

Martxoak 14

12:30 – 14:00

Ikasleen Azoka

IDarte Klaustroan

Martxoak 14

12:30 – 14:30

tailer_irekiak_23

Yago Romero

Hand Poke Tailerra -Taller

IDarte Klaustroan

Martxoak 13

12:30 – 14:30

Martxoak 15

Ostirala

DIGA

Profesionales del diseño gráfico en Álava

IDarte Glassroom

Martxoak 15

9:00 – 10:00

Merchandising laser cutting II

IDarte Eliza

Martxoak 15

9:00 – 11:00

Jorge Pinedo

Beca Global Training. Fotografía en Eco Centro Danaus

IDarte Klaustroan

Martxoak 15

9:30 – 10:30

tailer_irekiak_23

Ikasleen Azoka

IDarte Klaustroan

Martxoak 15

9:30. – 12:30

tailer_irekiak_23

Pilar Gorriz

Del aula a la profesión. Comunicar sin palabras

IDarte Glassroom

Martxoak 15

10:00 – 13:00

Eugenio Hernández

Panel abierto

IDarte Eleiza

Martxoak 15

10:30 – 12:30

Jaime Haydé

Ejercitando el cerebro y la mano… the wod is… el juego de los dados.

IDarte 014 Gela

Martxoak 15

11:00 – 12:30

Amaia Arana

Sotiltasun nabarmen

IDarte 012 Gela

Martxoak 15

11:30 – 13:00

Uxue Alfaraz

Kontzertua

IDarte Klaustroa

Martxoak 15

13:30 – 14:00

IDarte evento

“Emakume Ugari” erakusketa kolektibo gaztea Labe Gazte Laborategian

Erakusketak eta argitalpenak-n argitaratua
emakume_ugari_kartela

Emakume Ugari, Lorena Escalaren, Nefer Olaizolaren eta Maider Lasaren ikus-entzunezko lanak, elakrrizketan gure ikaslea den Iratxe Menciaren estanpekin eta Ariana Ruiz de Azuaren margolanekin, baita Sofia Velascoren argazki eta marrazki lanarekin ere.

Guztira, 11 obra daude Labe Gazte Laborategian antolatutako erakusketa honetan, eta horietan, emakumearen figurak lotura gisa funtzionatzen du haien artean. Apirilaren 8ra arte bista dezakezue, sarrera doan.

emakume_ugari
Iratxe Menciaren estanpa
Iratxe Menciaren estanpa
encuentrazos_uxue

IDarte Encuentrazos-en

Animazio Goi Mailako Zikloa, Berriak, Erakusketak eta argitalpenak, Hitzaldiak, jardunaldiak eta tailerrak, Iluztrazio Goi Mailako Zikloa-n argitaratua

Pasaden astean, otsailaren 23 eta 24an Encuentrazos-en izan dira IDarteko ikasle eta irakasleak. Encuentrazos, Aragoiko Goi Mailako Diseinu Eskolak, Zaragozan antolatzen duen Ilustrazio, Animazio eta Diseinuko jardunaldiak. Ponentziak, tailerrak eta erakusketak izaten dira bertan.

Bertan, Apila Ediciones-ek antolaturiko “Primera impresión”, nazioarteko haurrentzako album ilustratu lehiaketan, gure ikasle den Uxue Pascual, 500 parteideren artean, lehenengo 6en artean gelditu da, bere “Piztia” lanarekin. 

Lehiaketaren irabazlea aurkeztu dute ostegunean arratsaldean eta azkenean, “The last hunt” Hadi Baghdadi, iraniarraren lanak irabazi du.

Sar zaitez webgune hauetan informazio gehiago jakiteko!!

IDarteko ikasleak Encuentrazos-en
encuentrazos_uxue
Uxue Pascual-en ilustrazioak
encuentrazos_uxue
Uxue Pascual-en ilustrazioak
Iglesia_coronacion_vitoria

Gasteizko Koroatze Eliza, Miguel Fisac-en proiektuaren metodoa

Albisteak, Barne Diseinuko Goi Mailako Ikasketak, Berriak, Erakusketak eta argitalpenak-n argitaratua

Euskal Arte Garaikidearen Praktikak eta Errealitateak ikastaroaren barruko hitzaldia.

    • Eguna: Asteartea, 2023ko martxoaren 7a
    • Ordua: 18:00-20:00
    • Hizlaria: Eneko Besa

Hitzaldian Gasteizko Koroatze elizaren sortze-prozesua azalduko da. Zalantzarik gabe, XX. mendeko arkitekturako erlijio-gune esanguratsuenetako bat da. Horretarako, marrazkiak, krokisak eta aipu eta azalpen ugari erabiliko dira, zeinen bidez azaltzen baitu gasteiztar elizaren arkitektoak bere proiektuen metodoa.

Iglesia_coronacion_vitoria
Iglesia_coronacion_vitoria
Iglesia_coronacion_vitoria

2022ko abenduan ikasleekin egindako bisitan hartutako elizaren irudiak. Argazkiak: Carolina García de la Torre, Naia Ibáñez eta Paula Ciria

mestre_erakusketa1

Josep Maestre Sarien erakusketa ibiltaria

Berriak, Erakusketak eta argitalpenak, Sariak-n argitaratua

Urtarrilaren 17tik 27ra egongo da zabalik IDarten.
2021eko eta 2022ko ikasturteetako sarituek eta finalistek banatutako 42 panel aurkeztu dira, honako kategoria hauetan:

– Erdi Mailako Azken Obra,
– Goi Mailako Azken Proiektua,
– ESD Amaierako Proiektua | TF Gradua.

Espainia osoko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskoletako ikasleek aurkeztutako lanik onenak bisitatzera gonbidatzen zaitugu. Ilustrazioa, bitxigintza, diseinu grafikoa, barne diseinua, moda eta produktua espezialitateetako proiektuak aurkezten dira.

Josep Albert Mestre (1946-2011), Arte Plastikoetako eta Diseinuko Eskolen Konfederazioko presidentea 2008 eta 2011 artean izan zen, eta batzorde exekutiboko kidea, funtsezkoa izan zen Arte eta Diseinuko irakaskuntzen konfigurazio berrian. Artearen Historian aditua, Alcoiko Arte Eskolako eta Diseinuko Goi Mailako irakaslea, hainbat masterretako irakaslea, arte kritikaria eta Arte Kritikarien Elkarte Nazionaleko eta Nazioarteko kidea. Valentziako Erkidegoko Gorteetako diputatua ere izan zen.

CEAk omenaldia egin nahi dio gure irakaskuntzen hobekuntzan egindako lanagatik, Josep Albert Mestre Saria sortuz Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasleentzat.

Helburua da diru publikoz kudeatutako eskoletan urtero egiten den lanaren erakusgarri izatea, etorkizuneko sortzaileen proposamenik onenen panorama eskainiz. Proiektuen aukeraketa kalitatean oinarritzen da, baita proposamenaren berrikuntzan eta sormenean ere.

IDarte logo
Pribatasun laburpena

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun gure taldeari ulertzen lagundu.