Monstruo Rosa libro

Apila Ediciones-ek IDarte bisitatuko du bere erakusketa ibiltariarekin eta hitzaldi-tailer batekin

Berriak, Berriak EU, Hitzaldiak, jardunaldiak eta tailerrak-n argitaratua

Datozen bi asteetan eta otsailaren 7ra arte, Apila argitaletxeak sortutako “APILA PRIMERA EDICIÓN” erakusketa hartuko dugu IDarten. Eskolako sarrerako beiran bisitatu ahal izango duzun erakusketa honetan, 2013tik ospatzen den Apila Primera Impresión Sariaren irabazleak aurkituko dituzu. Irakasleren batekin hurbiltzen bazarete, liburuak in situ kontsultatzeko aukera izango duzue.

Gainera, otsailaren 7an, 10:15ean, Edu Floresek eta Raquel Garridok bisitatuko egaituzte IDarte Festen testuinguruan, “Album bat ilustratu, diseinatu eta editatu” gaiari buruzko hitzaldi-tailer bat emateko. Hitzaldi-tailerra erderaz izango da.

Apila argitaletxea 2007an sortu zen eta ordutik 100 liburu ilustratu baino gehiago argitaratu ditu. Argitaletxe honen helburuetako bat beren ibilbidea hasten duten ilustratzaileen lanak sustatzea eta zabaltzea da, eta hortik sortu zen 2013an APILA PRIMERA IMPRESIÓN SARIAREN ideia, ilustratzaile berri baten haurrentzako libururik onena saritzeko. Sari honen helburua ilustrazioaren mundu profesionalean lanean hasten diren artistentzako plataforma izatea da, beren lana argitaratuta ikusteko aukera emanez. Saria edozein nazionalitatetako ilustratzaileek parte hartzeko aukera ematen duen liburu-album bat erreproduzitzea da, eta horren funtsezko baldintza aurretik argitaratutako genero horretako lan bat ez izatea da.

Apila Lehen Edizioko Saria handituz joan da jaio zenetik, eta nazioarteko erreferentziazko saria bihurtu da ilustratzaile izateko hautagai gazteentzat. Parte hartu nahi baduzu aurtengo lehiaketan (proiektua entregatzeko epe-muga otsailaren 16an da), esteka honetan aurkituko duzu informazioa:

Apila Primera impresión 2025 Saria

Animatzen zaituztegu ikusgai dauden lanak ikustera eta Eduk eta Raquelek emango duten hitzaldi-tailerrera hurbiltzera!

MONEDITA
ilustrazioak
El señor Melchor odia a los perros liburua
And Arthur Waits liburua
iF Design Award

iF Design Student Award Bilbon ospatuko da 2025eko ekainean

Berriak, Berriak EU, Hitzaldiak, jardunaldiak eta tailerrak-n argitaratua

Datorren Ekainean Bilbon ospatuko da 2025eko iF Design Student Award ekitaldia Guggenheim Museoan. EIDE eta iF Design-ek antolatua, ekitaldiak 20 herrialde ezberdinetako 300 ikasle batuko ditu Bilbon sari banaketa egiten den bitartean. Hortaz gain hainbat hitzaldi eta tailer egongo dira egun horietan zehar.

Urtero 10.000 ikasle inguru aurkezten dira lehiaketa honetara proiektu ezberdinekin, eta proposamen guztien ardatz nagusia Garapen Jasangarrirako Helburuak dira. Gainera, aurten, IDarteko gure irakasle de Iker Etxaburu sari hauetako epaimahai kide izango da.

iF sarietan parte hartzeko oinarriak azaltzen dituen estekak hemen aurki ditzakezue:

iF Design Student Award

Parte hartzeko oinarriak

  • · Nork har dezake parte?
  • Edozein ikasle edo graduatu berri.
  • · Zer entregatu behar dut? 
  • Proiektua aurkezten duen orrialde bakarreko poster bat A1 neurrikoa (Adi! begiratu eskakizunak gure profilean).
  • · Nolako proiektua izan behar da?
  • GIHekin eta diseinuarekin lotutako proiektua izan behar da.

Zeren zain zaude parte hartzeko? Otsailaren 5ean bukatzen da proposamenak aurkezteko epea!

iF Design Student Award
iF Design Student hitzaldiak
iF Design juradoa

Libro_manual_enseñanza_proyecto_eneko_besa

«Proiektuen irakaskuntzarako gidaliburua» gure irakasle baten publikatutako liburu berria

Berriak, Berriak EU, Ikerkuntza eta transferentzia-n argitaratua

Barne Diseinuko gure irakaslea den Eneko Besa argitaratutako liburua, hemen bere sinopsia:

Liburu honen edukia ikastaro jakin baterako diseinatua dagoen arren (Barne-diseinuko Proiektuak, IDarte-n), esperientzia hau hainbat diziplina eta testuinguru pedagogikotara zabaldu daiteke; idazleak garatutako testuak eta dokumentuak ere bai. Liburu honek honako kontu hauek biltzen ditu: ariketen enuntziatuak, ariketa bakoitzaren xedea eta helburua, bilakaera eta prozesua, ebaluazio-irizpideak eta konpetentzia pedagogikoak. Testuak ariketa bakoitzaren oinarri diren dokumentu teorikoei buruzko azalpen bat ere jasotzen du. Horrela, Proiektuak ikasgaiaren barruan, hein handi batean ahoz transmititu den esparrua irisgarri bihurtu eta sistematizatu nahi du liburu honek. Bitxia bada ere, ikasgai honen edukia ezkutatuta egon da, askotan eskuraezin ere, justifikaziorik gabeko misterio baten atzean. Aldiz, liburu hau eduki hori garden bihurtzen saiatu da.Horregatik, liburua ez da irakasleentzat bakarrik, baizik eta proiektatzen ikasi nahi duen edozeinentzat. Hori dela eta, liburu honek Gidaliburu izena hartu du, ez baita ariketen bilduma soila. Izan ere, ikasleei osorik entregatu zaien garapena dokumentu akademiko arrunt bat baino sakonagoa da. Bertan, oinarrizko erreferentzia metodologikoa une oro azaltzen baita.

Hemen aurreko lanak.

Consulting-Workshop gure herbeeretar lagunekin

Berriak EU, Hitzaldiak, jardunaldiak eta tailerrak-n argitaratua

Iaz egin genuen antzera, 2024ko maiatzaren 20ean, Groningeneko Alfa-collegeko ikasleak bisitatu gaituzte, bere irakasleekin, Anita van Hofslot, Selma Kindermans eta Bert Huitsing. 

Lankidetza-tailer batean parte hartu dute, eta Barnealdeen Diseinuko bigarren mailako Proiektuetako eta Eraikuntzako ikasleak garenoi lagundu gaituzte La Perrera-Konekta erakunderako garatzen ari garen ideien proiektuan

Eskerrik asko zuen bisitagatik eta elkarekintzagatik.

FORMAKUNTZA IKERKETA

Ikerkuntza suspertu

Berriak EU, Ikerkuntza eta transferentzia-n argitaratua

IDarte eskolak, Fernando Bajorekin batera, honako proiektu hau garatu du:

Arte eta diseinuan lankidetza eta ikerkuntza aktibatzeko proiektua

Proiektua ikerkuntza bideratzeko ikastaroa da eta ikastetxean burutzen ari gara.

Artearen eta diseinuaren arloko ikerketarako sarrera bat egitea da helburu nagusiena. Aldi berean, sinergiak eta elkarlanerako loturak sustatu nahiko genituzke, etorkizuneko ikerketa-ildoak eta ikerketa-taldeak sor ditzagun. 

Ikastaroa KSiguneren “Konexioak” programanren parte da. Aldi berean, ikastaroak irakasleentzako prestakuntza-ikastaroen homologazioa lortu du, Eusko Jaurlaritzaren 1998ko ekainaren 12ko 3436 Aginduaren arabera.

Hemen kurtsoaren programa.

IDarte logo
Pribatasun laburpena

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun gure taldeari ulertzen lagundu.