2021/2022 ikasturtean IDarten matrikulatuta egon diren ikasleen matrikulazio epea bakarra izango da, eta 2022ko uztailaren 1etik 15era egingo da, biak barne.

2021/2022 ikasturtean IDarten matrikulatuta egon diren ikasleen matrikulazio epea bakarra izango da, eta 2022ko uztailaren 1etik 15era egingo da, biak barne.
Sarbide frogarako onartuen behin betiko emaitzak argitaratuta izan dira, ez-ohiko deialdia.
Ez ahaztu IDarten ez ohiko deialdian onarpena eskatzea, Uztailak 8 baino lehen.
Sarbide probaren behin-betiko emaitzen argitalapena.
Ez ahaztu IDarteko onarpena eskatzea Ekainak 12a baino lehen.
“Zein ordenagailu behar dut Diseinu grafikoa, Barnealdeen Diseinua, Animazioa, Ilustrazioa edo Argazkigintza ikasteko?”, hori da edozein ikaslek egiten duen galderarik ohikoena. Erantzuna hainbat faktoreren araberakoa izango da: erabili beharreko softwarea, ordenagailuaren amortizazioa eta eskuragarri dagoen aurrekontua.
Sormen-lanbideak (diseinu grafikoa, barnealdeen diseinua, animazioa, ilustrazioa, argazkigintza) berrikuntzaren abangoardian daude, eta, beraz, aurrerapen teknologikoen punta-puntan.
Horregatik, garrantzitsua da sorkuntzarako sektore profesionalean, presentzia handiena duten tresna teknologikoen erabileran prestatzea eta etorkizunerako aurrerapenei aurrea hartzen saiatzea.
Ildo horretan, sormen-lanbideetan erabiltzen den softwareak etengabeko eguneratzeak jasotzen ditu, gero eta ekipo indartsuagoak behar dituelarik.
Hori dela eta, kontuan izan behar duzu ekipo informatikoak “zaharkituta” geratzen direla 3-7 urteko epean, gutxi gorabehera.
Ekipoa erostea inbertsiotzat hartu behar duzu, eta potentziaren eta kostuaren arteko oreka lortzen saiatu. Diseinua ikasteko ekipo baten prezioa 800 €-2500 €-koa izan daiteke.
Tresna digitalak 2 taldetan bana ditzakegu: softwarea (programa informatikoak) eta hardwarea (ordenagailua eta ekipamendua).
Jarraian, egin beharreko ikasketa motei dagokienez ekipoa aukeratzen laguntzeko gomendio batzuk zerrendatu ditugu. Kontuan izan programa horiek ikasketen zehar erabiliko direla (4 urte edo 2 urte), agian itxaron dezakezu ekipo-inbertsioa egin aurretik eta dagoeneko duzun ordenagailu bat aprobetxatzen amaitu aurretik.