Beste behin ere, IDarteko Diseinu Graduetako lehenengo mailako ikasleek diseinua ikasgelatik harago eraman dute, espazio fisiko batean esku hartuz eta sormena, lankidetza eta diseinua uztartuz. Oraingoan, Barne Diseinuko eta Diseinu Grafikoko lehen mailako ikasleek eskolako aparkalekuko sarrerako pareta eraldatu dute, forma geometrikoetan eta koloreetan oinarritutako konposizio sorta baten bidez.


Proiektua Tactical Urbanism kontzeptuaren barruan kokatzen da: esku-hartze xume, azkar eta baliabide gutxikoen bidez espazioak hobetu eta erabiltzaileen esperientzia eraldatzeko modua. Kasu honetan, ikasleek forma geometrikoak, kolorea eta konposizioa erabiliz, eskolako eguneroko espazio bati itxura eta izaera berria eman diote.
Ekimenaren abiapuntua Bauhaus diseinu eskola izan da. 1919an Walter Gropiusek sortutako eskolaren printzipioetan inspiratuta, ikasleek forma geometriko sinpleak, konposizioa eta kolorea aztertu dituzte. Aurtengo erronkan, gainera, Albrecht Heubnerren Studies in Composition. Given: Nine Squares of Equal Size lana hartu dute erreferentziatzat. Tamaina bereko bederatzi karratutatik abiatuta, erritmoa, oreka, mugimendua, simetria eta asimetria bezalako kontzeptuak landu dituzte.

Proiektuaren helburua diseinuaren eta espazioaren arteko harremana esperimentatzea izan da, bi dimentsiotan sortutako konposizioak hiru dimentsioko eta eskala handiagoko ingurune batera eramanez. Horrela, ikasleek diseinuak ingurunea eraldatzeko duen ahalmena aztertu dute, forma eta kolore sinpleen bidez espazioari izaera berria emanez.


Erronka diziplinartekoa izan da, Barne Diseinuko eta Diseinu Grafikoko ikasleek talde mistoetan lan egin baitute. Lehenengo faseetan, ikasle bakoitzak hainbat konposizio sortu ditu; ondoren, taldeek proposamenak hautatu, sekuentziak garatu eta konposizio kolektiboak sortu dituzte. Azkenik, kolorea gehitu eta hautatutako diseinuak espazio fisikoan materializatu dituzte.
Design Thinking metodologiaren bidez garatutako prozesuan, talde-lana, ideazioa eta esperimentazioa izan dira proiektuaren oinarrietako batzuk. Ikasleek zereginak banatu, ideiak partekatu eta espezialitate bakoitzaren ezagutzak elkarren osagarri bihurtu dituzte.

Azken emaitza eskolako aparkalekuko sarreran ikusgai dago. Konposizio geometrikoek paretaren azalera eraldatu dute, ikasleek egindako ikerketa eta sormen-prozesua espazio erreal batean erakutsiz.
Komunitate osoa gonbidatzen dugu esku-hartze berria ezagutzera eta gure lehen mailako ikasleen lana gertutik ikustera. Proiektu honekin, beste behin ere, diseinuaren
