Urtarrilaren 15ean, zatoz IDarte ezagutzera!
IDarte, Euskadiko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola publikoaren ate irekien jardunaldira gonbidatzen zaituztegu! Diseinua, animazioa, ilustrazioa edo argazkigintzarako grina baduzu, IDarte leku ezin hobea da zuretzat. Euskaraz edo gaztelaniaz irakatsitako ikasketen bidez, zure karrera profesionala lantzen lagunduko dizuten ezagutzak eta trebetasunak garatu ahal izango dituzu.
Diseinuko Graduak – Goi Mailako Hezkuntza Zikloak
Ate irekietan zehar, ikasketa-planen, sarrera-prozesuaren, praktika profesionalen, nazioarteko programaren, atzerrian ikasteko aukeraren, bekak, eta abarren inguruan dituzun zalantzak eta galderak argitzen lagunduko dizugu. Ez galdu IDartek zure grina etorkizuneko lanbide bihurtzen nola lagun diezazukeen jakiteko aukera.
Zure zain gaude!
Bisita presentzialak
- Eguna: URTARRILAREN 15an
- Izen emateko azken eguna: URTARRILAREN 10a
- Behin-betiko ordutegia:
- 10:00 GRADUEN AURKEZPENA (Euskara)
- Diseinu Grafikoa (Euskara)
- Barne Diseinua (Euskara)
- 11:15 GRADUEN AURKEZPENA (Gazteleraz)
- Diseinu Grafikoa (Gazteleraz)
- Barne Diseinua (Gazteleraz)
- 12:30 ZIKLOEN AURKEZPENA (Eus-Gaz)
- Animazioa (Euskera)
- Argazkigintza (Euskera)
- Ilustrazioa (Eus-Gaz)
IDartera nola heldu
Betoinuko Atea, 23
01013 Vitoria-Gasteiz
(Araba)
Tlf.: +34 945 123 395
Latitud: 42.861570 | Longitud: -2.658080
Garraio Publikoa:
AUTOBUSA:
- Bilbotik: La Union Autobusak.
- Donostiatik: Pesa Autobusak.
- TUVISA Vitoria:
- BEI 2A. linea: Zaramaga – Gamarrako Atea Geltokia.
- BEI 2B. linea: Zaramaga – Gamarrako Atea Geltokia.
- 3. linea: Betoinuko Atea – IDarte Geltokia.
- 9. linea: Gamarra Nagusia Geltokia.
BIZIKLETA:
- IDarte Gasteizko bidegorrien sare zabalari lotuta dago.
- Bizikletentzako aparkalekua dago.